Share current page

Azoka gastronomikoak, urte osoan zehar

Gure produkturik onena ezagutzeko ekitaldi gastronomikoak

Urtean zehar azoka berezi ugari egiten dira, horietako batzuk produktu jakin batzuei lotuta: piparra, babarruna, txuleta, mikologia, gozokiak edo bisigua. Ikusteko, usaintzeko, erosteko eta, nola ez, gure sukaldaritzaz gozatzeko aukerak dira.

Urtarrila

Zuhaitz eguna
2025. Urtarrilak 25
Tolosa.

Janarien ohiko azokaz gain, Euskal Herri osoko mintegiek mota guztietako zuhaitzak, zuhaixkak, landareak eta haziak ekartzen dituzte: fruta-arbolak, pagoak edo haritzak bezalako baso-landareak eta landare apaingarriak ere bai.

Martxoa

Be! Artzain kulturaren asteburua
2025 Martxoak 28-30
Berastegi

Artzantzaren ondorio den paisaia da Berastegikoa. Festa honetan, astoekin artzaien bordak bisitatzeko aukera izango da, gazta dastaketak, haurrentzat gazta eta artile tailerrak, azoka, musika, gaztandegira bisitak eta artzain kulturaren ibilbidea.

Ikusi

Maiatza

Aralarko larre irekiera
Maiatzak 1

Larraitz – Abaltzisketa.

Maiatzaren lehena egun handia Larraitz inguruan. 20.000 animalia inguru Aralarko Parke Naturaleko larreetara igotzen hasten dira. Animalia taldeen gorantz ikusteaz gain, artisau-produktuen postuak, trikitixa eta bertsoek girotzen dute ingurua.

Bertako Haragien Azoka
2025 Maiatzak 15-18

Tolosa.

 

Haragiaren eta txingarraren festa, non txuleta parrilan produktu izarra den. Mundu osoko parrilleroek erretze mota ezberdinak plazan erakusten dituzte eta errazioetan zerbitzatzen dituzte. Zerkausia jangela handi bat ere bilakatzen da, Tolosako erretegien eskutik txuleta menu tradizionala dastatzeko.

Ikusi

Ekaina

Sagardo txapelketa
Tolosa.

 

San Juan jaietako ekintzen artean, hogei bat sagardotegik parte hartzen duten sagardo lehiaketa ospatzen da. Guztiak dastatzeko aukera eskaintzen da, txorizo pintxoak eta bakailaoaz lagunduta.

Ardo txuriaren azoka
2025 Ekainak 7
Tolosa.

Ardo txuriaren azokan, pintxoez lagunduta, ardo txuri ezerberdinak dastatzeko aukera ematen da.

Gehiago ikusi

Uztaila

Garagardo azoka
Villabona.

 

Udako hitzordua, garagardo ezberdinez, frankfurt motako saltxitxa edo ukondoaz gozatzeko.

Txakolinaren azoka
2025. Irailak 13

Amasa, Villabona.

Txakolin Eguna Amasa auzoan ospatzen da, non hogeita hamar bat txakolin upategi biltzen diren. Txakolin dastaketa laguntzeko pintxoak eskaini ohi dira.

Urria

Tolosa Goxua
2025 Urriak 25

Tolosa.

 

Euskal Herriko gozogile nagusiak biltzen dituen azoka berezia da: tartak, pastelak, bizkotxoak, txokolateak, bonboiak… Tolosako lau gozotegiek – Aradulce, Eceiza, Rafa Gorrotxategi eta Ibañez-Gozona – gozoki berezi bat banatzen dute.

Mikologika
2025.Aurten ez da ospatuko

Tolosa.

 

Perretxikuen buruzko ezagutzan sakontzeko jardunaldi mikologikoak. Ikastaroak, onddo eta perretxiko pintxo dastaketak, pintxo txapelketak, hitzaldiak. Kontzertuak eta giro ona biltzen dituen festa bat ere egiten da.

Azaroa

Esneki – Esnekien Azoka Berezia

2025. Azaroak 8-9

Tolosa

Gaztazaleek ezinbesteko hitzordua duzue Tolosan.
Esnekien inguruko hitzordu gastronomikoa da, bereziki gaztaren ingurukoa.
Mota guztietako jarduerak hartzen dituen programa; esnekiekin egindako sukaldaritza ikastaroak, XV. Euskadiko Behi Frisiarren Txapelketa (aurten ez da egingo osasun-arrazoiengatik), gazta dastaketa… Azoka honen interes nagusia Esneki Txapelketa da, Euskal Herrian ekoitzitako mota guztietako gazta eta esnekien txapelketa. Lehiaketa hamar kategoriatan banatuko da eta epaimahaiak produktu bakoitzaren ezaugarri organoleptikoak baloratuko ditu: itxura, ehundura, zaporea, usaina eta balorazio orokorra.

Azaroa

Babarrunaren festa
2025 Azaroak 22

Tolosa.

 

Egun handia da Tolosan. Azoka bereziaz gain, urteko babarrunik onenari eta odolkirik onenari saria ematen zaie. Egun berean, Euskal Jaia ospatzen da, kuadrilletako babarrun janak – euskal jantzi tradizionalak jantzita –, kontzertuekin eta kaleko giro paregabearekin osatzen da eguna. Igandean babarrun jana izanten da zerkausian, eta baita lehiaketa gastronomikoa ere.

Abendua

Gabonetako azoka berezia
2025 Abenduak 20

Tolosa.

 

Gabonak baino lehentxeago ospatzen den azoka berezia da, mota guztietako gozoak, hestebeteak, kontserbak, pate, gazta, edari, ozpinetakoak, artisautza… kale giroa bermatua dagoen egun horietako bat da Tolosan.

ikusi gehiago

Antolatu zure bisita

Non jan

Jatetxeak Tolosaldea

Non lo egin

Ostatuak Tolosaldea

Eskualdea

Ezagutu Tolosaldea
Esperientzia Ezagutu larunbateroko Tolosako Azoka GEHIAGO IRAKURRI