Share current page

Nor gara

Turismo Bulegoa
Tolosaldea

Tolosaldera zatoz? Bidaia antolatzeko laguntza behar duzu?

Bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, ibilbideak…

Brian Cullen Bruneval
Tolosaldeko turismo bulegoko informatzailea naiz. Tolosan egiten dut lan eta 4 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Bulegoarekin harremanetan jartzen direnei arreta eskaintzen diet eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.

Imagen sección

Bisita gidatuak, familien planak, intereseko lekuak…

Maite Arregui Sierra

Tolosaldeko turismo bulegoko informatzailea naiz. Tolosan egiten dut lan eta 4 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa). Bulegoarekin harremanetan jartzen direnei arreta eskaintzen diet eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.

Imagen sección

Turismo bulegoko zerbitzuak

Tolosaldeko informazio turistiko eguneratuena bilatuko duzun lekua da turismo bulegoa.

  • Tolosaldea, Gipuzkoa eta Euskadiko eskuorriak.
  • Autokontsultarako gune digitala.
  • Bisita birtualak egiteko betaurrekoak.
  • Oroigarriak.
Imagen sección

Tolosako bisita gidatuak

Tolosako Alde Zaharra, Andre Mari Eliza eta Tolosako azokara bisita gidatuak egiten dira bertatik, euskaraz, gazteleraz, frantzesez eta ingeleraz.

Imagen sección

Turismo proiektu batean laguntza behar duzu?

Helburuak

Gure helburua Tolosaldeko garapen turistikoa modu koordinatu eta parte-hartzailean bideratzea da. Horretarako hainbat lan mahai baliatzen ditugu eta besteak beste, Tolosaldeko proiektu turistikoen kudeaketa, jarraipena eta dinamizazioa lantzen ditugu.

Imagen oficina de turismo

Kudeaketa politika

Turismo Sailaren lan ildoak hauek dira:

  • Tolosaldea helmuga turistikoaren kudeaketa parte-hartzailea
  • Helmugaren Lehiakortasuna eta iraunkortasuna hobetzeko proiektuak, sektore pribatuarekin batera
  • Tolosaldearen erakargarritasuna eta bisitarien esperientzia turistikoa hobetzeko proiektuak
  • Turistari informazioa eman eta harrera egitea
Imagen sección

Nor gara

Tolosaldea Garatzen, S.A. Garapen Agentziaren Turismo saila gara, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean eskualdeko turismo-lankidetzarako erakundea.

Agroturismoa, hotelak, apartamentu turistikoak, turismo zerbitzuak…

Olatz Ilarregi Martiarena

Olatz Ilarregi naiz, Turismo Saileko arduraduna. Eskualdea sustatzeko turismo-sektoreko hainbat eragilerekin elkarlanean dihardugu.

Imagen sección

Gastronomia turismo klub, kode etikoa, familien turismoa…

Aloña Garmendia Osinalde

Turismo teknikaria naiz. Produktu eta lehiakortasun turistikoa dira nire lan arlo nagusiak. Sektore pribatuarekin egiten dut lan zerbitzuen etengabeko hobekuntzan laguntzeko.

Imagen sección

Programak

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoaren helburua da erakunde turistiko guztiek erantzukizun sozialak eta ingurumenaren eta ekonomiaren iraunkortasuna eguneroko jardunean txertatzea. Bertan, Turismoaren Mundu Erakundeak garatu zuen Munduko Kode Etikoaren printzipioak egokitzen dira, baita Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Iraunkorreko helburuak ere; eta euskal berezitasunak eta gure kulturaren berezko elementuak gehitzen dira.

Kode hau sinatuta, erakunde turistikoek tokiko kultura eta tradizioa eta kultura-ondareko elementuak errespetatzeko eta zaintzeko konpromiso garrantzitsua hartzen dute. Konpromiso hori pizgarriekin lotuta egongo da, tokiko komunitateak jarduera turistikoekin elkartu daitezen eta horien onura ekonomikoak, sozialak eta kulturalak jaso ditzaten, batez ere enplegua.

Erakunde sinatzaileek Euskal Turismoko Etika Erregistroa osatzen dute. Erregistro horren kudeaketa eta eguneratzea Euskal Turismoko Etika Batzordearen ardura izango da.

Imagen oficina de turismo

Tolosaldea Premium-ek eskualdea helmuga turistiko ‘premium’ gisa kokatzen du eta mota honetako bezeroei zuzendutako enpresekin batera eskaintza turistiko berezia garatzeko aukera ematen digu.

Proiektuarekin bat egiten duten enpresek hainbat onura dituzte, baina baldintza eta konpromiso batzuk bete behar dituzte, Tolosaldea premium turismoaren barruan erreferentzia bihurtzeko helburuarekin.

Imagen oficina de turismo

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako sarea da, eta helburu hau du: Euskadiko gastronomia-turismoaren eskaintza egituratzea eta haren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzea.

Euskadi Gastronomika sarea euskal kultura gastronomikoarekin lotutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute. Enpresa horiek balio eta lan-filosofia berberak dituzte, eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta daude, Euskadik nazioarteko erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa duen nagusitasunari eutsi ahal izan diezaion.

Imagen oficina de turismo
Sarrera Goza ezazu Tolosaldea gure ingurunea eta kultura errespetatuz GEHIAGO IRAKURRI