Share current page
❚❚

Familian egiteko planak

Familian egiteko planak

Tolosaldea familian gozatzeko leku paregabea da: natura, kultura, historia eta esperientzia originalak bat egiten dute adin guztietarako egokitutako jarduerak eskaintzeko. Animalien arteko paseoak, museo interaktiboak, lurraldearen oroimena ezagutzeko ibilbideak… Ikasteko, jolasteko, ibiltzeko eta familiako txikiekin batera emozionatzeko aukera eskaintzen dizuten planak ditugu zuretzat.

TOPIC – Txotxongiloen mundu magikoa

Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa txotxongiloen arteari buruzko espazio paregabea da Europan. Erakusketek, tailerrek eta ikuskizunek; umorez eta antzerki-tradizioz betetako unibertsora hurbiltzen dituzte txikiak zein nagusiak.

IKUSI

Txokolatearen Museoa – Betiko zaporea

Espazio honek iragan industriala eta hiriaren gozotasuna gogorarazten dizu. Museoak kakaoaren historia eta bertako artisautzaren ekoizpena ezagutzeko aukera eskaintzen du. Oroimena eta zaporea elkartzen dituen lekua.

IKUSI

Altzo – Handiaren jaiotetxea

Handia film saritua inspiratu zuen Miguel Joaquín Eleizegiren, “Altzoko Handia”, benetako istoria ezagutzeko ibilbidea.

Ondarea, nortasuna eta emozioa lotzen dituen istorioa da, lurraldearen memoria kolektiboaren parte garrantzitsua dena.

IKUSI

Larraitz – Natura eta atsedena Txindokiaren oinetan

Ibilbide irisgarri hau inklusioarekin dugun konpromisoaren adibide da, eta Aralarko Parke Naturalaz segurtasunez eta autonomiaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Seinale inklusiboak, atsedenguneak eta interpretazio-panelak ditu, natura pertsona guztietara hurbiltzeko.

IKUSI

Egurre rokodromoa – Eskalada maite edo ikasi nahi dutenentzat

Familientzako rokodromoa da, esperientzia aktibo eta segurua bizitzeko egokia. Kirola eta dibertsioa elkartuz, haurrentzako eta maila guztietarako gune, ibilbide berritu eta teknologia interaktiboarekin. Horretaz gain, kafetegia, haurrentzako gunea eta atsedenlekuak ditu ere.

IKUSI

Fagus Alkiza - Babestutako espezieak ezagutzen

Fagus Alkizak biodibertsitatean eta ingurumen-hezkuntzan oinarritutako esperientzia eskaintzen du, babestutako espezieak beren ingurune naturalean ezagutzeko aukera emanez. Ibilbide interpretatiboen bidez, kontserbazioa eta ondare naturala nabarmentzen dira. 12 urtetik beherakoentzat sarrera doakoa da.

IKUSI

Familientzako saltokiak

Familientzat badira egokitutako zerbitzuak eskaintzen dituzten hainbat saltoki, hala nola haurrentzako menuak, aulki altuak, aldagelak eta txikienentzako guneak dituztenak. Jarraian, horietako batzuk proposatzen dizkizugu:

Familientzako gomendatutako ostatuak

HOTEL BIDEBIDE **

Tolosa

LETE

Alkiza

SASKARATE

Asteasu

Familientzako gomendatutako jatetxeak

ALTZOKO OSTATUA

Altzo

OREXAKO OSTATUA

Orexa

ITURRI ONDO

Asteasu