Bisita gidatuak | Natura
Tolosaldea bisitatzeko udako gida
Ongi etorri Tolosaldera, Gipuzkoako bihotzean dagoen txoko berezira, Euskal Herri berdera.
Historia aberatsarekin, paisaia natural ikusgarriekin eta kultur eskaintza biziarekin, Tolosaldeak esperientzia paregabea eskaintzen dizu zure oporraldirako.
Espero ez dituzun istorioak kontatuko dizkizugu, gure paisaiei begira denboraren neurria galduko duzu eta zer esan gure agenda beteaz? Udan beti aurkituko duzu, azokaren bat, herri txiki bateko festetan herri kirol erronka bat, dantza saio bat…
Historia eta kultura ezagutzeko bisita gidatuak
Tolosaldean, uda bizitzeko beste modu bat eskaintzen dizugu: bisita gidatuen bidez, gure herriak, paisaiak eta ohiturak gertu-gertutik ezagutzeko aukera paregabea.
Gida profesional baten eskutik, Tolosako alde zaharra, Andre Maria elizako gangak, larunbateko azoka edo txokolate, txontxongilo edo arte museoak ezagutuko dituzu.
- Bisita aukera ezberdinak
- Euskara, gaztelera, ingelera edo frantzesez.
- Sarrera aurrez erostea gomendatzen da.
- Familia osoarentzat aproposak.
Ezagutu Tolosa eta ingurua modu berezi eta lasai batean. Aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten bisita gidatuez gozatuz. 2025eko zure egonaldia Tolosaldean, ahaztezina izan dadin.
Tolosa historikoa
Gida profesional baten eskutik, Tolosako Alde zaharreko kaleetan murgilduko zara, mendeetako istorioak eta kondairak arnasten diren plazetan barrena. Azalduko dizugu nola bihurtu zen Tolosa Gipuzkoako hiriburu eta nola eratu zen bere hirigintza eta izaera berezia.
Andre Maria Eliza eta gangak
Gipuzkoako bigarren parrokia handiena den Andre Maria eliza ikusgarria bisitatu eta haren gangetara igotzeko aukera izango duzu. Ezkutuko leku zoragarri batean sartuz, leku ikusgarri bat deskubrituz 110 eskailera maila igo eta gero.
Tolosako azoka bertako gida baten eskutik
Larunbatetan, 760 urte baino gehiago dituen Tolosako azoka kolore eta usainez janzten da. Euskal baserritarren produktuak, denboraldiko fruituak, gaztak, barazkiak eta loreak plaza ezberdinetan banatzen dira. Eta zuk, aukera izango duzu guztia ezagutzeko gida baten azalpenekin.
Museoak
Txotxongiloen Museoa. TOPIC
Mundu osoko txotxongiloen bilduma ikusgarria aurkituko duzu bertan. Sorpresaz betetako museografia batek lagundua.
Txokolatearen Museoa
Munduko zapore goxoenetako baten historia Euskal Herrian ezagutzeko aukera, eta noski, dastaketa egiteko aukera ezin hobea ere bai.
Larraulgo ekomuseoa
Landa inguruneko azkeneko hamarkadetako bizitzaren inguruko museo txikia da.
Fagus Alkiza
Hernio Gazume babestutako eremuaren inguruko hainbat bitxikeri ezagutuko dituzu Alkizako erretore etxean kokatzen den espazio berezi honetan.
Ur mara
Ur mara museoa arteari, naturari eta kultur hedapenari eskainitako naturgunea da. Erakusketa iraunkorrak Koldobika Jauregik museoari utzitako piezekin osatua dago.
Koldobika Jauregi euskal eskultoreak Elena Cajaravillerekin batera sortu zuen Ur mara museoa 2010 urtean.
Freskatzeko beharra sentitzen duzun udako egun horietarako
Igerileku eta ur parkeak
Tolosaldean aire libreko bi igerileku daude eta hainbat ur parke herri ezberdinetan.
Aukera ederra dira, bero egiten duen udako horietan gozatzeko.
Zer dastatu?
Hain ezaguna den gastronomiaren jatorria ezagutu nahi baduzu, ekoizleak bisitatzea izango da zure bidaian sartu beharko duzun planetako bat.
Sagardo freskoa udan
Txotx-a irekita aurkituko duzue Adunako Aburuza sagardotegian.
Bertan, sagastietatik ibilalditxo bat egiteko aukera duzu eta baita bisita gidatuak egiteko aukera ere, upategia gertutik ezagutzeko.
Edo Txakolina nahiago?
Bi txakolin upategi daude Tolosaldean. Hika upategia Amasa-Villabonan eta Inazio Urruzola Alkizak.
Biek Getariako txakolina jatorri izendapeneko txakolina egiten dute eta beste hainbat txakolin berezi ere bai.
Egun batez erlezain
Balerdi mendiaren altzoan, Aralar Parke Naturalerako sarrera den Bedaion kokatzen dira erlauntza hauek.
Erlezainen lana ezagutu eta seguru ezagutzen ez dituzu datu asko ikasten ditugula gure erle beltzari buruz.
Natura eta Aire Zabaleko Jarduerak
Naturazaleentzat, Tolosaldeak hainbat aukera eskaintzen ditu. Bidezidorretako ibilaldi leunetatik hasi eta Aralar Parke Naturaleko edo Hernio mendiguneko mendi-ibilbide desafiatzaileetaraino, maila guztietarako zerbait dago, baita guztiontzat irisgarria den pasealeku bat ere. Mendiko paisaiek Euskal Herriaren esentzia atzematen duten ikuspegi panoramikoak eskaintzen dituzte, haran, ibai eta herriekin.
Agenda
Herrietako jaiak
Udak jai herrikoiak, musika tradizionala, erromeria, folklorea eta herri kirolak dakartza, eta horiek dira Tolosaldeko ia herri guztietan jaietan aurkituko dituzuen gauzetako batzuk. Gertaeren agenda osoa webgune honetako agendan aurki dezakezu.
Warning: foreach() argument must be of type array|object, false given in /var/www/vhosts/cbtpruebas.es/tolosaldea.cbtpruebas.es/wp-content/themes/tolosaldea/single-post.php on line 135
Turismo bulegoa zabalik
Uztaila eta abuztuan ordutegi zabala izango du turismo bulegoak:
- Egunero 10:00-14:30 / 15:30-19:00
Kontsulta eta aholkularitza zerbitzua, bisita gidatuen erreserbak, inguruko turismo informazioa biltzen duten eskuorriak… laguntzeko gaude!
Antolatu zure bisita
Non jan
Jatetxeak Tolosaldea
Non lo egin
Ostatuak Tolosaldea