Share current page

Aginaga, baserri paisaiaren ibilbidea

SL-Gi 6 | ALKIZA SL: Tokiko Ibilbideak Alkiza

Ibilbide honek landazabal paisaiaz gozatzeko aukera emango digu. Nekazaritzari lotutako paisaia da, gizakiaren esku hartzearen ondorioz sortzen dena. Barnebiltzen ditu larreak, basoak, hesi biziak, baserriak eta baita gizakiak ere.
Kanposantu ondoko aparkalekutik abiatuko gara eta bi muino inguratzen dituen bidea egingo dugu. Norabide guztietan ikuspegi ederrak aurkituko ditugu: lehen planoan alkizako baserriak ikusiko ditugu, eta barrenean Oria bailarako beste hainbat herritako paisaiak.
Bipagoeta delako puntura iristean, bide luzeagoa edo laburragoa egiteko aukera izango dugu, edozen kasutan ere, ibilbide erraza da, ia maldarik gabekoa.
Sakamidra auzoan alkizako baserririk ederrenetako batzuk ikusteko aukera izango dugu, baita garai bateko karobien aztarnak ere.

Powered by Wikiloc
TRACK

Aginaga, baserri paisaiaren ibilbidea
iruditan

DENA IKUSI
Hau ere interesatu ahal zaizu
Herria Alkiza ezagutu GEHIAGO IRAKURRI
Zer egin Hernio-Gazume GEHIAGO IRAKURRI