Share current page

Anoetako Jaiak

Maiatzak 29 - Ekainak 7 Anoeta Festa
Maiatzak 29, ostirala

  • 17:30-19:30. Erraldoiak dantzarazteko tailerra.

  • Ondoren. Kalejira dultzaineroekin.

  • 22:30. Anitz Dantza Taldearen emanaldia kiroldegian. Loatzo Musika Eskolak eta Kukuak Kantuz abesbatzak ere hartuko dute parte.


Maiatzak 30, larunbata. Kuadrillen eguna

  • 09:30. Krosa haurrentzat plazan.

  • 11:00. Helduen krosa, Ivan Torres X. memoriala.

  • 12:30. Kuadrillen txupinazoa.

  • 18:30. Sakatu elektrotxaranga.

  • 23:00. Iratzar musika taldea.


Maiatzak 31, igandea

  • 17:00. Bertso saioa elizan. Aitor Mendiluze Gonzalez, Nerea Elustondo Plazaola, Onintza Enbeita Maguregi eta Xabat Illarregi Marzol. Gai jartzailea: Amaia Agirre Arrastoa.

  • Ondoren. Taloak, Anoetako talogileen eskutik.


Ekainak 3, asteazkena

  • 19:00. Txalapartariak, txupinazoa, Kukuaren jaitsiera eta danborrada, Loatzo Musika Eskolako musikariekin.

  • 20:00. Sardina jatea, Loatzo Musika Eskolako trikitilariek alaiturik.

  • 21:00. Erromeria Ziñez taldearekin.

  • Ondoren. A toda madre mariatxi taldea.


Ekainak 4, osteguna. Korputs eguna / Ume eta mozorro eguna

  • 10:00-14:00. Haurrentzako ur parkea eta apar festa plazan.

  • 17:00. Haur ikuskizuna: Sardina freskue, Eidabe konpainia.

  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.

  • 21:00. Saiheski jatea plazan.

  • 23:00. Joselu Anaiak.


Ekainak 5, ostirala

  • 11:00. Zatoz patata tortillak egitera plazara!

  • 17:00. Gazteon Anoeta ekimena.

  • 19:00. Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin.

  • 23:30. Naxker musika taldea.


Ekainak 6, larunbata. Gazteen eguna

  • 10:00. Esku pilota herri txapelketa, haurrak, finalak.

  • 11:00. Bakailoa pil-pil erara lehiaketa plazan.

  • 13:00. Buruhandi eta erraldoiak herriko txistulariekin.

  • 16:00. Herriko mus txapelketa.

  • 18:00. Gazteen kalejira.

  • 19:00. Sagardo dastatzea.

  • 21:00. Herri afaria.

  • 23:30. Gazteen dantza plazan.

  • Ondoren. Zezen suzkoa eta Tapia eta Leturia Band.


Ekainak 7, igandea

  • 11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.

  • 12:00. Pala txapelketako finalak.

  • 13:00. Buruhandi eta erraldoiak herriko txistulariekin.

  • 18:00. Kale antzerkia plazan: Troia, Kamikaz kolektiboa.

  • Ondoren. Andoni Ollokiegiren kontzertua.

  • 21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera.