Noémi Bélanger – Gauzen arima
Noémi Bélanger – Gauzen arima
28 March - 20 September
Tolosa
Erakusketa, Umeekin jarduerak
“Gauzen arima” erakusketa Noémi Bélanger artista polifazetiko eta txotxongilolari quebectarrak sortu du, eta bost eszenen bidez, giza eta animalia-pertsonaia askotarikoak ezagutzera gonbidatuko gaitu, baita giza eskalara ere.
Noémi Bélanger artista eskultore eta txotxongilolari quebectarrak unibertso narratiboak eta bisualak sortzen ditu, bizigabeari bizia emateko nahiak bultzatuta. Bere lanen bidez, espezieen arteko loturak birdefinitu nahi ditu, elkarrekin bizi diren eta elkar ezagutarazten duten gizaki eta animalia pertsonaiak aurkeztuz. Bere obrak, neurri desberdinetakoak —giza tamainakoak ere bai—, eszenaratzeetan, erakusketa-aretoetan, antzokietan eta pantailan batera bizi dira. Sinbolismoz bustitako poema bisual gisa aurkezten du bere lana. Ehun-arteetan duen trebeziak, inspirazio-irudimenak eta estilo paregabeak berehala bereizten dute, eta bere obra norbanako erakusketa zabaletan aurkeztera eramaten dute. Orratzezko feltroan aditua, artilea zizelkatzen du artistak. Milaka puntadaren emaitza diren artisau-testurek lana eskuz egina dagoela gogorarazten dute, pertsonaiei oihartzun gisa lanaren atzean gizakiaren existentzia helaraziz. Konposizio desberdineko materiala, feltro-itxurako artileak, nolabaiteko inperfekzioa ematen die irudiei, gizatasun maitagarri baten isla. Animali azala duten gizaki hauen efektu bisualak ukimen sentsazioak pizten ditu begiradan. Benetako narrazio-lan paregabeak dira eta artistak ez du zalantzarik eszenan jartzeko. Bere pertsonaiek bisitariarenean iltzatzen dute begirada, elkarrizketa bat irekitzeko.

INFORMAZIOA