Share current page

Eguzki Eklipse Osoa

Eguzki Eklipse Osoa

2026-08-12 - 2026-08-12 Tolosaldea Natura



Tolosaldeak ekitaldi paregabea biziko du 2026ko abuztuaren 12an: Eguzki eklipse ia osoa.

Eguzki eklipseak fenomeno astronomikoak dira, non Ilargiak, Eguzkiaren eta Lurraren artean kokatuz, astroaren argia ezkutatzen du planetan. Eklipse osoa Ilargiak Eguzkiaren %100 ezkutatzen duenean da, eta 2026ko abuztukoa Tolosaldean osoa izango ez den arren, %99,85 izango da eskualdeko iparraldean eta %99,95 hegoaldean; Tolosan %99,9.

Eklipse hau aukera paregabea izango da; izan ere, Tolosaldea ia osorik ilundu zuen azkena 1905ean izan zen, eta hurrengoa ez da 2059ra arte izango.

Ekitaldia 19:31:58an hasiko da, 20:27:34an puntu maximora iritsiz, eta 21:15:26an amaituko da ilunabarrarekin (ordutegi guztiak tokiko orduan dira).

 


Argazkia: NASA