Mariano Arsuaga: “Hari ezkutua” erakusketa

23 April - 6 June
Tolosa
Erakusketa
Artistaren ibilbide osoa zeharkatzen duen erakusketa izango da, eta hamarkadetan sortutako lanen bidez, bere bilakaera artistikoa eta pertsonala ezagutzeko. Erakusketa apirilaren 23an zabalduko da, eta ekainaren 6a bitarte ikusi ahalko da. Bisita gidatuak ere egingo ditu Arsuagak berak. Guztira, 85 elementu biltzen ditu, margolan eta dokumentuen artean.
Arsuagaren obra zabala gertutik ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek; baita margolanen bidez bere unibertso piktorikoa eta sorkuntza-prozesua arakatzeko ere. Kolorea, abstrakzioa eta emozioa uztartzen dituzte. Arsuagak dio margolana dela «ezagutza, edertasun eta espiritualtasunerako bidea irekitzen duen ateetako bat».

INFORMAZIOA