Artea eta kultura | Bisita gidatuak | Natura | Sagardoa
San Jose zubia Tolosaldean
Museoak eta Interpretazio zentroak
TXOTXONGILOEN MUNDUA EZAGUTZEKO MUSEO MAGIKO BAT
Txotxongiloen etxea!
Txikiekin edo gabe, seguru txotxongiloen inguruan ez dakizkizun gauzak ikasteaz gain, irribarre batekin aterako zarela bertatik.
Binefarreko Titiriteroen instalazio interaktiboa Anbigu aretoan egongo da ikusgai.
Ikuskizunaren egitura, obrako txotxongiloak zintzilik mantentzen dituen oihalik gabeko erretaula, apirilaren 12ra arte egongo da TOPICeko anbiguan.
TXOKOLATEAREN MUSEOA
Rafa Gorrotxategiren museo pertsonala!
Zure kontura bisitatu ahalko duzu, bisita gidatu bat erreserbatu edota txokolate tailer gozo bat egin.
Zein planek tentatzen zaitu?
Fagus. Hernio Gazumeko Interpretazio gunea
Otsailaren 27an ireki zituen ateak espazio berrituak. Orain, web gunetik erreserba egin eta zure erritmora bisitatu ahalko duzu Interpretazio gunea.
Bertan, Hernio Gazume babestutako eremuan bizi diren hainbat animalia, ekosistema eta tradizioen berri izango duzu.
Larraulgo ekomuseoa
Larraulgo udaletxe azpian kokatzen den museo honek landa inguruaren garapenari buruz hitz egingo dizu, museo etnografiko bat da funtsean.
Alkizakoa bezala zure erritmora bisitatzeko web gunetik erreserbatu eta gozatu ahalko duzuna.
“Artozko tapiz alfonbrak” erakusketa Martxoaren 31-arte.
Tolosako bisita gidatuak
Tolosako Alde Zaharra
Gida tolosarren eskutik hiribilduaren historia ezagutu eta paseo atsegin bat emango duzu alde zaharreko kale estuetatik.
- Martxoak 19, 20 eta 21:
10:00etan eta 15:00etan
Tolosako azoka
Martxoaren 21ean larunbatero bezala azoka eguna izango da Tolosan. Zalantzarik gabe, zubiko ezinbesteko plan horietako bat da.
Zure kasara bisita dezakezu edo gida baten eskutik. Hori zure esku!
Bisita gidatua 11:00etan hasiko da Turismo bulegotik!!
Andre Mari elizara bisita gidatua
Eliza bat bisitatzea oso arrunta da, baina elizaren gangak eusten dituen egitura ikusi ahal izatea 110 eskailera maila igo eta gero, ez hainbeste.
Bisita gidatua, martxoaren 21ean 12:30etan Turismo bulegotik hasita!
Mendi ibilbideak
Ibilbide erraz-errazak, mendi ibilaldi aldapatsuagoak, mendizale adituentzakoak… denetik aurkituko duzu hemen.
Badira ikusmira zabala eskaintzen duten ibilbideak, ur hertzekoak, basoan barneratzen direnak, baserri paisaia protagonista nagusi dutenak, pertsonaia edo gai baten ingurukoak…
Bilatua, zailtasuna edo herriaren arabera eta aukeratu bat, udaberrirako plan ederragorik ba al da?
Non jan?
TXOTX GARAIA DA!
Tolosaldean 6 sagardotegi daude. Guztietan, beraien upategietan egindako sagardo berria topatuko duzue upeletan eta giro ezin hobea jangeletan.
Lotutako artikuluak
IKUSI GUZTIA
Chillidaren aztarna Tolosaldean
Uda Tolosaldean
Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Bidania-Goiatz, Ibarra, Larraul, Tolosa, Tolosaldea