SARASOLA
MIEMBRO TOLOSA GOURMETSARASOLA
Tolosatik 6,6km-ra
Zabalgaina izeneko eremuan dagoen Asteasuko Sarasola sagardotegiak 1970ean ekin zion bere ibilbideari, Aniceto Sarasola egungo jabearen aitonaren eskutik. Sagardotegiaren hastapenak auzoko sagardotegi batekoak izan baziren ere, non auzotarrak biltzen ziren eta sagardoa dastatzen zuten, denborarekin ateak ireki zizkioten publiko zabalari. Bertako sagardoa egiteko erabiltzen den sagarraren % 75 beertakoa da, zehazki, berezko eta inguruko sagastietakoa. Gaur egun, 120.000 litro sagardo ekoizten dituzte urtean.
Asteasuko Sarasola sagardotegian sagardotegi tradizionaleko menua eskaintzen dute: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuletoia eta gazta, irasagarrak eta intxaurrak.
Urtarriletik ekainaren amaierara egoten da irekita.
Ostiralean bazkaltzeko ere erreserbatu daiteke.
Prezioa: 38-40€
Lunes: Cerrado
Martes: Cerrado
Miércoles: 20:00 // 00:00
Jueves: 20:00 // 00:00
Viernes: 20:00 // 00:00
Sábado: 13:30 - 18:00 // 20:00 - 00:00
Domingo: 13:30 - 18:00 // 20:00 - 00:00