Share current page

OREXAKO OSTATUA

TOLOSA GOURMET KIDEA

OREXAKO OSTATUA

Gourmet dendak - Jatetxeak Orexa

Tolosatik 12,3km-ra

Orexako ostatua  guztiz berritua dago, naturaren erdian dagoen herri txiki honen gizarte-bizitzaren erdigunea da.

Sukaldean protagonistak kalitatezko tokiko produktuak dira eta denda bat ere badute hurbileko produktuekin. Herrian bertan ekoitzitako gaztak ere eros daitezke.

Espezialitatea: Orexako gazta-taula (Otzara gazta, Orexa Idiazabal gazta-berria, Orexa Idaizabal gazta ketua, Orexako Anakar gazta, Orexako Idiazabal gazta ondua eta Orexako gazta urdina).

Tabernaren ordutegia zabalagoa da eta momentuan prestatutako pintxoak eta anoak eskaintzen dituzte.

10 laguneko jangela pribatua du, telebistarekin, eta 50 laguneko beste jangela handi bat, proiektorearekin, pantailarekin, 5x2m-ko ikuskizunetarako oholtzarekin eta argi-sistemarekin.

Asteko menua 18€
Asteburuko menua 30 – 35
Astelehenetik asteazkenea afaririk ez.
Egunero daude babarrunak.

ORDUTEGIAK

astelehena: 10:00 // 21:00

asteartea: 10:00 // 21:00

asteazkena: 10:00 // 21:00

osteguna: 10:00 // 00:00

ostirala: 10:00 // 00:00

larunbata: 10:00 // 00:00

igandea: 10:00 // 00:00

Honi atxikitako establezimendua:
Euskadi gastronómica Euskadiko Kode etikoa Familia turismoa