Share current page

Tolosaldeko sagardoa eta sagardotegiak

Festa, tradizioa eta gastronomia, guztia batera.

Tolosaldean sagarren laborantza eta sagardoa egiteko tradizioa aspalditik dator. Garai batean etxean edo lagun artean edateko ekoizten zen; orain, botiletan saltzen da, sagardotegietan txotx-etik eskaintzeaz gain, sagardotegiko menu tradizionalarekin.

Sagardoaren errituala

Sagardoa zapore apur bat garratza duen sagar-ardoa da, Gipuzkoako antzinako tradizioa mantenduz egiten da. Sagarrak birrindu eta prentsatu, kupeletan edo barriketan hartzitu eta dastatzeko prest egoten da.

Sagardoaren errituala

Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.

Denboraldia

Urtarriletik maiatzera esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera dago sagardotegi batean. Bisitak merezi du eta asko, giro alaia eta jai girokoa bizitzen baita bertan, batez ere, asteburuetan: kantuak, bertsoak, trikitixa…

Txotx-a

“Txotx” oihuak sagardo upelen baten irekiera iragartzen du. Antzina, txiria irekitzen zen, gantzez estalitako kupelaren zuraren zulo txiki bat, eta bertatik txorrorada fin bat ateratzen zen zulatzean. Sagardoa gutxi hartzen da aldi bakoitzean. Gutxi eta maiz, esan ohi da.

Sagardotegiko menua

Sagardo dastaketek kalterik egin ez dezan, menua bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin edo saltsan, txuleta, intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar-gozoak osatzen dute.

Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa jatorri izendapena duten sagardoak botilaren lepoan kapsula gorri bat dutenak dira, % 100ean bertako sagar eginda egon behar dute eta kalitate-ziurtagiria lortu behar dute. Gorenak kapsula beltzeko sagardoak ere kalitate handikoak dira, baina ez derrigorrez bertako sagarrekin egindakoak. Urre koloreko kapsulak aldiz, Euskal sagardoa jatorri izendapeneko bertako sagarrarekin eginak dira, baina dastaketa panelean Premium gisa katalogatuak izan direnak.

Tolosaldeko sagardotegiak

Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.

Aburuza, Aduna

Lau hamarkada baino gehiago dituen sagardotegia da, Adunan kokatua eta sagarrondoz inguratua. 29 upel eta 300 lagunentzako jantokia ditu. Upeltegira bisita gidatuak ere egiten ditu.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 15

Aburuza sagardotegia

Eguzkitza, Tolosa

Tolosako erdigunetik minutu gutxira dago. Antzinatik egiten dute sagardoa bertan, nahiz eta 90eko hamarkadan ireki zituzten sagardotegiko ateak. Sagardogintzarekin zerikusia duten antzinako tresnekin erakusketa txiki bat ere badu.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 5

Eguzkitza sagardotegia

Goikoetxea, Lizartza

Bere sagarra ekoizten du sagardoa, inguruko mendien magaletako sagastiek emandakoak. Kupelak 120 lagunentzako lekua duen jantokitik ikusten dira.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 24

Goikoetxea sagardotegia

Isastegi, Tolosa

Tolosako landa eremuan dago, Aldaba auzoan, eta XVII. mendetik egiten dute sagardoa. Beraien sagar hornitzaileak 15 kilometro ingurukoak dira. Tolosatik autobus zerbitzua eskaintzen du, urtarriletik apirilera.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 18

Isastegi sagardotegia

Sarasola, Asteasu

Mende erdiko ibilbidea duen sagardotegi familiarra da, Asteasu bailara batean kokatua. Egurrezko upelez inguratutako jangela bat dauka, 150 pertsonentzako edukiera duena. Urtero 120.000 litro sagardo egiten ditu, % 75 bertako sagarrekin.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 18

Sarasola sagardotegia

Zabala, Aduna

Adunako erdigunetik gertu dagoen dolare sagardotegia da. 200 urte baino gehiago daramatza sagardoa Gipuzkoako sagarrekin bakarrik egiten. 8.000 sagarrondo baino gehiago ditu bere lurretan. Askotan saritu dute sagardo onenaren sariarekin. Terraza handi bat ere badauka.

2025eko Txotx irekiera: Urtarrilak 3

Zabala sagardotegia

Otros alojamientos cercanos

+ VER TODO

ZABALE

Aduna

UZTARTZA ATERPETXEA

Aduna

Non jan

+ VER TODO

ABURUZA

Aduna

ZABALA

Aduna

URRITZA

Aduna