Tolosako gozogintzaren historia
Tradizio eta berrikuntza uztartzen dituzten gozoak
Tolosaldea ere nabarmentzen da bere gozoengatik, horietako batzuk, bereziki, Tolosara bakarrik lotuak. Mota guztietako postreak aurkitzen ditugu gozotegietan: betiko tradizionalak eta berrikuntzaren fruitu diren elaborazio berriak, harrituko zaituztenak.
Tolosako gozo tipikoak
Asko dira Tolosako gozotegietan aurki ditzakezun postreak: pastelak, tartak, bonboiak, pastak, Hala ere, lau dira gozoki aipagarrienak:
Tolosako gozo tipikoak
Tolosa izen handiko gozotegien sorlekua izan da. Familiako hainbat gozotegiak daude, belaunaldiz belaunaldi kalitate handiko postreak egiteko tradizioarekin jarraitzen dutenak.
Teila eta zigarrotxoak
Gurin eta almendra osoarekin egiten dira, eta arrautza-gorringoz eta ukitu zitriko bat dute. Luis Eceizak sortu zituen, Eceiza gozotegiko gozogileak, Casa Julián Erretegiak eskatuta, txuletaren menua ixteko postrea behar baitzuen.
Gorrotxas
Garai bateko Xaxuak, pasteltxo hauek euskal macarons moduko batzuk dira. Almendraz, arrautza-gorringoz eta azukrez egindako gozoak.
Rafa Gorrotxategiren txokolateak
Gozogile maisuak artisau-txokolateak eta hainbat produktu ezberdin egiten ditu txokolatearekin, zapore eta osagai askorekin: turroiak, tabletak, trufak…
Eceizako bonbak
Kremaz, esnegainez edo chantilly-z betetako pastel zoragarriak dira: bazkariak eta afariak ixteko gozo aproposa.
Tolosako gozogintza artisaua
Tolosa izen handiko gozotegien sorlekua izan da. Familiako hainbat gozotegiak daude, belaunaldiz belaunaldi kalitate handiko postreak egiteko tradizioarekin jarraitzen dutenak.
Eceiza
Gozotegi zaharrenetako bat: 1924an ireki zuten. Tolosan bi denda ditu, eta bertan ohikoak dira Teilak eta Zigarrotxoak, edo bonbak, besteak beste. Txokolate beroa eskaintzen du neguan eta artisau-izozkiak udan.
Rafa Gorrotxategi
Gorrotxategi familiako hirugarren eta laugarren belaunaldiek produktu guztiz berritzaileak egiten dituzte. Nazioarteko sari ugari jaso ditu. Txokolateari eskainitako museo bat izateaz gain, tailerrak antolatzen ditu bere lantegian. Museo bat, kafetegi bat eta denda bat ere baditu lantegi berean.
Otros alojamientos cercanos
+ VER TODO
KORTETA
Tolosa
KARMENTXU PENTSIOA
Tolosa
OYARBIDE PENTSIOA
TolosaNon jan
+ VER TODO
CASA JULIÁN
Tolosa
EGUZKITZA
Tolosa