Tolosako babarruna
Babarrun gozo eta zaporetsuagoa
Tolosako Babarrunak izen hori hartzen du ez hiribilduan eta inguruetan bakarrik ekoizten delako, baizik eta Tolosako Merkatuak bere merkaturatzean duen garrantziagatik. Garai batean, Gipuzkoan, familiako kontsumorako behar zena kendu ondoren, gainerakoa Tolosako Merkatuan saltzen baitzen.
Tolosako babarruna zergatik da berezia?
Babarrun ilun barietate bat da, ia beltza, obalatua eta puntu zuri batekin. Azal fin, kremositate eta zapore bikainagatik nabarmentzen da; horregatik, beste barietate batzuek ez bezala, ez da beharrezkoa bezperan beratzen uztea, eta beste osagai batzuekin nahastu gabe prestatzen da. Gainera, proteina asko duen landare-jatorriko elikagaietako bat da.
Tolosako babarruna zergatik da berezia?
Udazken eta neguko hilabeteetan, batez ere, familiak eta kuadrillak jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan biltzen dira babarrun janak ospatzeko.
Eusko Label ziurtagiria
“Eusko Label Kalitatea” jatorrizko deitura duen produktua da, eta jatorria eta kalitatea bermatzeko, zigilatutako eta etiketatutako poltsetan aurkezten da.
Babarrunaren laborantza
Tolosako Babarruna modu tradizional eta artisauan landatzen da Tolosaldeko baserri askotan. Maiatzean ereiten da eta eskuz biltzen da irailaren amaiera edo urriaren hasiera inguruan.
Albiztur, Babarrunaren hiriburuetako bat
Albizturrek ere aipamen berezia merezi du, historian zehar babarruna erein izan baitute bertan. Hernioko kareharrizko hegalak bereziki egokiak omen dira hazteko. Izan ere, Tolosako babarrun ekoizle onenaren txapela gehien irabazi duen udalerrietako bat da.
Festa herrikoi handi bat
Urtero azaroan Tolosak Babarrunaren Festa ospatzen du. Bertan, azoka bereziaz gain, Ekoizleen Lehiaketan kalitate onena duen babarrun alea izendatzen da, babarrunaren elaborazio onenaren lehiaketa gastronomikoa ere egiten da eta babarrun janak nonnahi. Kaleetako giroa ziurtatuta dago!
Babarruna jana, bere sakramentu guztiekin
Udazken eta neguko hilabeteetan, batez ere, familiak eta kuadrillak jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan biltzen dira babarrun janak ospatzeko.
Ibarrako piperra
Ozpinetako Ibarrako piper gutxi batzuk zerbitzatzen dira, zeinek puntu azido bat ematen duten babarrunen aldean.
Odolkia
Odolkia barazkiz osatuta dago, tipula edo porruarekin. Badira babarrunak txorizoarekin eta mondejuarekin ere zerbitzatzen dituztenak. Odolki zuri moduko bat da mondejua, ardi, arrautza, porru, piperbeltz eta gatz koipez egina.
Aza
Azaz hostoak tira finetan moztuta olio erre pixka batekin zerbitzatzen dira eta ondoan jartzen da, bakoitzak nahi adina jateko eta nahi duen era. Batzuk aza hutsik jaten dute, besteek babarrunekin nahastuta. Oro har, denbora gutxiz egosten da, kolorerik eta zaporerik gal ez dezan.
Saiheskia
Badira egositako edo labean erretako txerriaren saihets zatiak gehitzen dituztenak ere.
Non jan
+ VER TODO
ELANE
Albiztur
HERRIKO ETXE
Albiztur