Pintxoak eta hamaiketako tradizionalak
Bertako produktuak, mokadu txikitan
Spoiler bat egingo dizugu: ahogozoa egingo zaizu erakusten dizugun pintxo hauetako edozein dastatuz gero. Aukera benetan zabala da: aprobetxatu bertako produktu tipiko asko mokadu txikitan dastatzeko.
Zeintzuk dira pintxoak jateko tabernak?
Tolosan, pintxoak dastatzeko tabernarik ohikoenak hauek dira: Orbela, Fronton, Ikatza, Bide-Bide, Ilargi, Jokel, Xare edota Karela. Landa eremuko herri txikietan, taberna edo ostatuetan ere bertako pintxo eta platerak dastatzeko aukera izango duzu!
Zeintzuk dira pintxoak jateko tabernak?
Jarraian, Tolosaldeko tabernetan dastatu ditzakezun pintxo nabarmenetako batzuk proposatzen dizkizugu.
Bitxi modura zaindutako pintxoak
Taberna batzuek pintxo bakoitza harribitxi bat balitz bezala tratatzen dute. Bertako produkturik onenak nahasten dituzten sorkuntza txikiak dira. Aurkitu hemen pintxo onak dastatzeko taberna onenak.
Salda badago: hamaiketako paregabeak
Udazkeneko eta neguko hilabeteetan, landa-herrietako taberna eta ostatu gehienetan ohiko hamaiketakoak egiten dituzte: salda beroa, haragia eta txorizo egosia edo txistorra. Badira odolkia eta mondejua eskaintzen dutenak ere. Hori guztia, sagardo botila batekin lagunduta. Hamaiketako ezin hobea mendi buelta baten ondoren indarrak hartzeko!
Larunbateko plana
Larunbatetan, azoka eguna denez Tolosan, giro aparta sortzen da Alde Zaharreko eta hiribilduaren erdialdeko tabernetan: kuadrilla asko irteten dira kalera bazkal aurretik zerbait pikatzeko, pintxo edo tapa formatuan.
Ostegunetan...¡pintxo pote!
Urteko ostegun gehienetan Tolosan pintxo-potea egiten da: taberna batzuek pintxo bat eskaintzen dute edari bakoitzeko. Giro bikaina sortzen da, kuadrilla askok aukera aprobetxatzen baitute elkartzeko.
Zeintzuk dira pintxorik onenak?
Jarraian, Tolosaldeko tabernetan dastatu ditzakezun pintxo nabarmenetako batzuk proposatzen dizkizugu.
Gilda
Gilda klasikoak Ibarrako piparrak, oliba eta antxoa ditu. Mota gehiagokoak daude: hegaluzea, arrautza, antxoa edo otarrainxkak gehituta. Eskualdeko taberna askotan aurkituko dituzu, Ibarran bereziki.
Pintxo hotzak
Oso klasikoak dira txatka pintxoak maionesarekin, mota guztietako entsaladillak edo txangurro pintxoak antxoekin.
Garaiko barazkiekin
Sasoiko barazkiekin egindako pintxoak ere dastatu ditzakezu: zainzuriak, orburuak edo menestrak. Udako hilabeteetan ere ohikoa da tomate eta Ibarrako piparren anoa txikiak aurkitzea. Udazkenean, pintxo ugari izaten dira perretxiko eta onddoekin.
Tortillarik onena...
Patata tortilla bat ondo sartzen da edozein ordutan: gosaltzeko, edota bazkal edo afal aurretik. Era guztietako tortillak ere aurki ditzakegu: txanpiena, urdaiazpikoduna, txistorrarekin egindakoa, baratxuri freskoekin, antxoak… Baina bada aukera gehiago ere: arrautzak tenperatura baxuan probatzea gomendatzen dizugu. Beste aukera bat maionesaz eta otarrainxkaz betetako arrautza egosiak dira. Beste klasiko bat!
Itsasotik: kokotxak, legatza, bakailaoa, txipiroiak, olagarroa...
Mokadu txikietan gure lonjetako genero onenaz goza daiteke: legatza saltsa berdean, bakailaoa bere pil-pilarekin, olagarroa galiziar erara edo txingarretan, kokotxa-saski bat, txipiroiak plantxan edo bere tintan…
Otros alojamientos cercanos
+ VER TODO
KORTETA
Tolosa
KARMENTXU PENTSIOA
Tolosa
OYARBIDE PENTSIOA
TolosaNon jan
+ VER TODO
CASA JULIÁN
Tolosa
EGUZKITZA
Tolosa