Share current page

Munduko abesbatza onenak Tolosan

Munduko abesbatza lehiaketa garrantzitsuenetako bat

1969az gerotik ospatzen da Tolosan nazioarteko abesbatza lehiaketa, betiere azaroaren lehenaren inguruan, Santu Guztien egunaren bueltan. Bere historian zehar mundu osoko 1.200 abesbatza baino gehiago bildu ditu, askorentzat ezinbesteko hitzordua izanik.

Abesbatzen tradizioa

XIX. mendetik XX. mendeko lehen urteetara bitartean euskal abesbatzek izan zuten gorakadaren ondorioz, Euskal Herria erreferentzia izan zen Europako abesbatzen munduan. Felipe Gorriti konpositorearen garaitik, Tolosak ere tradizio koral garrantzitsua zuen.

Abesbatza lehiaketa Tolosa Leidor

Kategoriak modalitateen arabera

Folklorea, polifoniako ahots mistoak edo berdinak, baita haur-koruak ere. Lehiaketa hainbat kategoriatan banatzen da, abesbatzen estiloen arabera.

Mundu osoko abesbatzak

Alemania, Argentina, Norvegia, Txekia, Hungaria, Letonia, Finlandia, Indonesia, Japonia, Kuba, jaialdiaren historian zehar munduko 60 herrialde baino gehiagotako abesbatzek parte hartu dute.

Abesbatza lehiaketa Tolosa Leidor
Abesbatza lehiaketa Tolosa Leidor
Abesbatza lehiaketa Tolosa Leidor

Abesbatza guztiek euskaraz abesten dute

Lehiaketaren helburuetako bat euskarazko obra berriak bultzatzea eta abesbatzetan txertatzea da, baita euskal folklore errepertorioa berreskuratzea ere. Urtero, mundu osoko abesbatzek euskarazko abesti bat sartu behar dute beren errepertorioan. 1978tik ehun euskal obra inguru interpretatu dira.

Bazenekien...?

Abesbatza lehiaketa Tolosa Leidor

Abesbatza irabazlearen saria

Lehiaketa irabazten duen abesbatzak Tolosa ordezkatzen du Europako abesbatzen Sari nagusian, zein Arezzo (Italia), Maribor (Eslovenia), Tours (Francia), Debrecen (Hungría), Varna (Bulgaria) y Tolosa berak antolatzen duten txandaka.

Agur jaunak

Lehiaketa bukatzeko eta irabazleari eskerrak emateko publikoak abesten duen abestia da. Tradizio bihurtu da.

Non lo egin

+ IKUSI GUZTIA

KORTETA

Tolosa

KARMENTXU PENTSIOA

Tolosa

OYARBIDE PENTSIOA

Tolosa

Non jan

+ IKUSI GUZTIA

CASA JULIÁN

Tolosa

EGUZKITZA

Tolosa

ISASTEGI

Tolosa
Orrialdea Artea, txotxongiloak, literatura, euskara... ezagutu Tolosaldeko kultura GEHIAGO IRAKURRI