Share current page

Larraulgo ekomuseoa

Ez objektu-bilduma soil bat

Erakusketa osatzen duten piezek desagertutako bizimoduak baino askoz gehiago erakusten dizkigute, larrauldar populazio biziaren komunitate zentzua erakusten digute. Larraulgo Ekomuseoa urte osoan zehar bisitatu ahal den museo etnografiko bat da. Bertako protagonisten bitartez euskal landa-eremuaren muinean murgiltzeko ematen dizuna. Berau ikusiaz, baserria eraikin soil bat baino askoz gehiago dela egiaztatu ahalko duzu.

Landa herri baten ondarea

Denboran zehar bidaiaraziko dizuten objektuak ezagutu ahal izango dituzu, eta batzuek duela mende batzuk bezala jarraitzen dutela egiaztatuko duzu, nahiz eta industrialki fabrikatuta egon. Pieza horiek gure izateko moduaren eta gure bizitzeko moduaren parte dira, nor garen eta nondik gatozen kontatzen baitigute. Landa-eremuaren eraldaketa izugarria bizi izan zutenek bere bilakaera kontatuko dizute.

Landa herri baten ondarea

Museoko pieza gehienek nekazaritzaren inguruko errelatoak azaltzen dizkigute (laiak, karroak, kazuelak, erremintak…) baina badaude erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz, gerraz, festaz eta emigrazioaz ari direnak.

 

Zure bisita antolatu

Museoa zabalik dago urte osoan zehar eta modu autonomoan, malguan eta erosoan bisitatu ahal duzu. Horretarako, egin erreserba webgune honen bitartez. Erreserba egin ondoren, museora sartzeko jarraibideak jasoko dituzu.

Erreserbatu!

Bideo eta interpretazio panelak

Herritarrekin grabatutako bideoak lagun izango dituzu bisitan, Museoan erakusgarri dauden piezak nola erabiltzen diren azalduz. Hainbat informazio panelek ere lagunduko dizue, ikusten duzuen hori zertarako zen ikusteko.

Udaletxeko eraikinean, beheko aldean topatuko duzu.

Larraul

Natura, lasaitasuna eta pilaketarik gabeko aisiaz gozatzeko eta Tolosaldeko landa ingurunea ezagutzeko esperientzia bat da Larraulen proposatzen dizugun hau.

Bizimodu baten garapena

Museoko pieza gehienek nekazaritzaren inguruko errelatoak azaltzen dizkigute (laiak, karroak, kazuelak, erremintak…) baina badaude erlijioaz, merkataritzaz, kirolaz, gerraz, festaz eta emigrazioaz ari direnak.

 

Otros alojamientos cercanos

+ VER TODO

AGERRE BERRI

Larraul

Non jan

+ VER TODO

ZIRTA

Larraul