Share current page

Tolosako Babarrunak

Tolosako Babarruna kilo erdiko edo kiloko zakutxoetan merkaturatzen da, jatorri eta kalitate ziurtagiriekin. Zakuek kontrol-etiketa zenbatua izaten dute, baita Eusko Label ziurtagiria ere.

Etiketan azaldu beharreko datuak honakoak dira: izendapena, eduki garbia, ontziratze-data, gutxieneko iraupenaren data, ontziratze-sorta, merkataritza-maila eta Eusko Labelaren kontrol-etiketa zenbatua.

Tolosako Babarrunak salgai dauden leku gehienetan gainerako sakramentuak eskuratzeko aukera ere izaten da normalean: Ibarrako Pipar poteak, odolki eta mondejuak…

Eta babarrunak ondo prestatu nahi badituzu, jarraitu errezeta tradizional hau. Mundialak daude!

Tolosako Babarrunak
iruditan

IKUSI GUZTIA