Share current page
Antolatu - Sin categoría

Non aparkatu Tolosan

Tolosan aparkatzeko hainbat doako aparkaleku, ordainpeko aparkaleku eta egun osoko edo denbora mugatuko TAO guneak dituzu (egun erdia, 2 ordu edo 4 ordu gehienez). Bakoitzaren kokapena honako esteka hauetan ikus dezakezu.

Doako aparkalekua Tolosan

San Esteban auzoa

Tolosako Alde Zaharretik oinez 5 minutura dauden aparkaleku libreak. Hiru gune daude.

San Esteban aparkalekua Tolosa

Bidebieta auzoa

Tolosako erdigunetik gertu, 100 ibilgailu baino gehiagorentzako aparkaleku librea dago, Bidebieta auzoko gain batean dago, eta igogailu baten bidez iritsi daiteke bertara.

Tolosa Belabieta aparkalekua

Iurre auzoa

Eroski supermerkatuaren inguru osoa aparkaleku librea da. Erdialdea 10 minutura dago oinez.

Eroski Aparkalekua tolosa

Usabal Kiroldegia

Tolosa kanpoaldean dago aparkalekua, Tolosako kiroldegiaren eta Usabal industrialdearen ondoan. Erdialdea 20 minutura dago, oinez. Hiriko autobusak geltoki bat egiten du bertan.

Aparkalekua usabal kiroldegia

Ordainpeko lurpeko aparkalekuak

Alondegia Parking-a

Tolosako erdigunean dagoen aparkaleku handia, San Frantzisko elizaren, Gipuzkoako artxiboaren eta Beotibar pilotalekuaren azpian dagoena.

242 leku ditu.

Alhondiga aparkalekua Tolosa

Lapurdi Aparkalekua

Aparkaleku estalia Tolosako alde zaharretik gertu, Plaza Berritik minutu bakarrera.

104 leku ditu

Lapurdi aparkalekua Tolosa

Autokarabanen gunea

San Estebaneko autokarabanentzako aparkalekua

Tolosako San Esteban auzoan badago gaua igarotzeko gune bat. Hondakin-urak husteko gunea du.

Autokarabana zerbitzugunea

Irurako Autokarabanentzako Zerbitzugunea

Área de autocaravanas Irura

Alkizako Autokarabana Gunea

Alkiza parking

Berastegiko Autokarabana Gunea

Imagen Blog

TAO eremua

Tolosako TAOko ordutegia

Tolosako erdiguneko aparkalekuak TAO bidez ordaindu behar dira. Ordutegiak:

  • Astelehenetik ostiralera 09:00-13:30 eta 16:30-20:00. 
  • Larunbatak 09:00-13:30
  • Igandetan ez dago TAOrik.

Egun erdi edo egun osorako: tren geltokia.

Orduka: gehienez 2 edo 4 ordu: ikusi guneak plano honetan

Tolosa OTA aparkalekua

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Museoen nazioarteko eguna

Alkiza, Larraul, Tolosa

Santa Ageda bezpera, lurrari kolpeka

Alegia, Anoeta, Berrobi, Bidania-Goiatz, Ibarra, Irura

Zelatungo Erromeriak: Euskal erromeri tradizionalaren plaza Hernio magalean

Alkiza, Asteasu, Bidania-Goiatz, Tolosa