Share current page
Larraul
Gastronomia

Larraulgo Ostatua, sua, kea eta brasa

Erretegi ezaguna da, bazkalorduetan betetzen dena gehien.

Gero eta toki gehiagotatik iristen dira bisitariak Larraulgo Ostatuko Zirta jatetxera.

Esperientzia gastronomikoa eskaintzen diote bezeroari, kalitate handiko bertako produktua ekarriz mahai gainera.

Imagen Blog

Berreskuratutako errezetak

Plater zaharrak birsortzen egiten dute lan, zapore zaharrak berreskuratzeko. ‘Aitonaren lapa zopa’ deitzen dioten hori, adibidez, eta baita gurina, intxaur saltsa eta keetutako jaki sorta zabala, sua eta brasan sukaldatutakoak…

Imagen Blog

Dastaketa menua daukate eta baita karta ere, sasoiko produktuen arabera moldatzen dutena. Mahaian ketzen duten steak tartar-a, orburuak, txerri belarria, hamar orduz ketutako txahal ruloa… Bertako produktua erabiltzen dute, ahal duten heinean.

Arreta berezia jartzen diete inguruan ekoizten diren edariei, egiteko modu berezi eta benetan kalitatezkoa daukatela defendatuz. Probatzera animatuz gero, damurik ez, ziur.

Imagen Blog
Imagen Blog

Bisitatu Larraulgo Ostatua

Telefonoa 943 69 18 55
zirta@zirta.eus
San Esteban Plaza, 6 Behea
20159 Larraul, Gipuzkoa

Imagen Blog

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Altzoko Ostatua, babarrun jana eta txerrikumea

Altzo

Tolosako Alde Zaharreko 30 kale sagardotegien historia

Tolosa

Tolosako Babarrunaren jatorriari, historiari eta bilakaerari errepasoa

Tolosa