Ur mara
Museo bat basoaren erdianUr mara
Museoan Koldobika Jauregiren lanak daude basoan, pagoen, haritzen, lizarren, gaztainondoen eta urkien artean. Erakusketa iraunkorrean, aire zabalean, formatu handiko 30 eskultura aurkitzen ditugu, euskal marmoletan eginak.
Ur marak bisita gidatuak eskaintzen ditu museoan zehar hainbat motatako taldeentzat, ikastetxeetatik euskal kulturan, artean eta naturan interesa duten taldeetara (10 lagun gutxienez, gehienez 20). Itxita neguan zehar.
Bisita gidatuez gain, Ur maran hainbat tailer, kontzertu eta kultur ekitaldi antolatzen dira. Dendan Koldobika Jauregi eta Elena Cajaravilleren lanak daude salgai: eskulturak, obra grafikoa, bitxigintza, azken urteetan argitaratutako lanen kopiak…
Sarrera 5€ (aurrez hitzartu behar da), urmara.alkiza@gmail.com -era idatzitza.
Bisita gidatua egiteko aukera ere eskaintzen da.
– Gutxienez 10 pertsona, gehienez 20.
– Iraupena: 2h.
– Prezioa: helduek 15€, 14 urtetik behera doan.
– Izen emateko idatzi urmara.alkiza@gmail.com helbidera.
Mendiko oinetakoak ekartzea gomendatzen da.
Ur mara
iruditan
IKUSI GUZTIA