Share current page

Tolosako Azoka

Bere benetakotasuna barrutik bizi

Tolosako Azoka

Tolosa Bisita gidatua
Bere benetakotasuna barrutik bizi

Bisita gidatua Euskal Herriko azoka tipikoenetako batera, Tolosako Azoka. Barneratu Zerkausiaren esparruan bertako produktuak aurkitzeko, eta Berdura plazan gure lore eta landareen koloreez usaintzeko eta gozatzeko.

Azokak historian zehar izan duen garrantzia eta herriaren garapenean izan duen eragina ezagutuko duzu, baita Tolosaldeko produktu tipiko askoren jatorria ere, hala nola babarruna edo piparra. Bisita egin ondoren askoz hobeto ulertuko duzu azoka berezi honen dinamika.

Bisita gidatua amaitzeko, garaiko produktuez osatutako dastaketa bat eskainiko da, tolosako babarruna, gilda eta sagardoaz maridatua (garaiaren arabera produktu desberdinak izan daitezke).

 


INFORMAZIOA
Plaza Zaharra 10, Tolosa KM
Gaztelera, euskera eta ingelesa.
943697413
ORDUTEGIAK
Larunbatero, 11:00etan. Gehienez 25 pertsonako taldeak.
Duración aproximada: 01:30 h
PREZIOAK
Tarifa orokorra: 10€. Tarifa murriztua: 7,5€ (erretirodunak, 4-16 urte bitarteko haurrak, langabeak, Nekatur eta Basquecard txartela dutenak, 15 pertsona baino gehiagoko taldeak). Doan: 4 urtetik beherako haurrak

Tolosako Azoka
iruditan

IKUSI GUZTIA