Share current page

Egurre rokodromoa

Eskalada

Egurre rokodromoa

Alegia Turismo aktiboa
Eskalada

Gune zabala eskalada maite duen ororentzat eta kirol honetan hasi nahi duen ororentzat.
Eskalada-instalazioak soka-guneekin, lehiaketa olinpikoko boulderra, autoaseguratutako guneak, boulderra, spraywall eta campusa, haurren gunea eta hastapena.

Tarifa:
Unean uneko sarrera: 12 €
Sarrera murriztua: 9 € (18-25 urteko ikaslea eta 7-17 urte bitarteko pertsonak).
Sarrera murriztua: 5 € (7 urtetik beherakoak).
Laguntzailearen sarrera: 3 € (derrigorrezkoa 13 urtetik beherakoekin).

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera 10:00etatik 22:00etara.
Larunbat eta igandeetan 10:00etatik 21:00etara.

Rokodromoa familan

Familian esperientzia berezi eta aktibo bat bizitzeko leku bat bilatzen ari bazara, gure rokodromoa aukera ezin hobea da. Adin eta maila guztietako eskalatzaileentzat diseinatua, gure instalazioak kirola, dibertsioa eta segurtasuna uztartzen ditu, giro atsegin eta kontrolatu batean.

Haurrentzako, hasiberrientzako eta adituentzako gune espezifikoak ditugu, etengabe berritzen ditugun eskalada-ibilbideekin, erronka berriak eskaintzeko. Gure talde profesionalak segurtasuna bermatzen du, eta gure sistema digital eta teknologikoei (hala nola LED argiak eta ibilbideak partekatzeko aplikazioak) esker, jarduera interaktiboagoa eta dibertigarriagoa bihurtzen da.

Eskaladaz gain, atseden-eremuak, kafetegia, haurrentzako gunea eta jarduera osagarriak ere eskaintzen ditugu, familia osoak goza dezan, eskalatzen dutenek zein inguruan atseden hartzen dutenek.

WEB
INFORMAZIOA
Polígono industrial, polígono Bazurka 12-13. 20260 Alegia. Gipuzkoa. KM
747473312
Grupo mínimo: 1
ORDUTEGIAK
Urte osoan
PREZIOAK
12 € (murriztua 9 eta 5 €)
Esperientzia Eskalada guneak Tolosaldean GEHIAGO IRAKURRI