Atsedenlekuak
Naturaz modu lasaian gozatzea beti eguraldi onarekin desiratzen den aukera bat da. Hainbat zerbitzu dituzten lekuak, gure inguruneaz gozatzeko beste modu bat eskaintzen dutenak.
Larraitz. Abaltzisketa
Zerbitzuak: mahaiak, aparkalekua, iturria eta komuna.
Informazio interesgarria: Inguruan hainbat jatetxe eta Abaltzisketaraino dijoan ibilbide irisgarri bat ere badaude. Horrez gain komun publiko eta dutxak ere badaude.
Dutxa bakoitzak kanpoaldean fitxak sartzeko makina bat du eta 2€-ko prezioan erosi daiteke 5 minutuko dutxa epela hartzeko aukera emango duena.
Erosteko:
- Larraitz-gain jatetxea
- Ñañarri jatetxea
Zamao. Abaltzisketa
Zerbitzuak: aterpea, iturria, jokoak (parkea), mahaiak, komuna, aparkalekua, dutxak eta oinetakoak garbitzeko iturria.
Dutxa bakoitzak kanpoaldean fitxak sartzeko makina bat du eta 2€-ko prezioan erosi daiteke 5 minutuko dutxa epela hartzeko aukera emango duena.
Erosteko:
- Larraitz-gain jatetxea
- Ñañarri jatetxea
San Martin. Amezketa
Zerbitzuak: parrila, mahaiak, iturria, jokoak (parkea), aparkalekua eta komuna.
Informazio interesgarria: San Martin ermita.
Gillermo Olmo-ren “Atari” eskultura
Zuhaitza bere jatorrizko lekura itzultzea, izan ere Aralar baso zabal bat izan zen. Zuhaitzen hilerri moduko bat sortuz, etorkizuneko belaunaldiek gogora dezaten Aralar eskualdea hornitzeko iturri nola izan den, egur, mineral, gazta…
Inguruko baserrietako 60 zutabek osatzen dute obra, Aralar eta bertan bizi eta lan egin duten guztiei omenaldi bat izan nahi duen obra: haizeari, artzaiari, Mariri, suari, haritzari, urari…
Maiatzetik iralera etxola bat jartzen da bertan taberna zerbitzu batekin. Ostiral eta larunbat gauetan, eta igande eguardietan Argaia Goenako hanburgesa eta bokatak jateko aukera ere izaten da.
Andazarrate. Asteasu
Zerbitzuak: aterpea, mahaiak, iturria, jokoak (parkea), aparkalekua eta komuna.
Informazio interesgarria: Iturriotzetik oso gertu, Hernioko igoerarik ezagunenetako bat.
Urto. Berastegi
Zerbitzuak: mahaiak (14), aparkalekua(15 kotxe), parkea, komuna (Aste Santutik aurrea irekia), parrilak (4), zakarrontzia eta iturria.
Informazio interesgarria: Ibai bat dago.
Egialde. Ibarra
Zerbitzuak: parrila, mahaiak, iturria eta zakarrontzia.
Informazio interesgarria: Ibarrako piparraren ibilbide tematikoaren barruan dago.
Añi. Lizartza
Zerbitzuak: aparkalekua (6), mahaiak (4), eserlekua, zakarrontzia eta iturria.
San Juan iturri. Baliarrain
Zerbitzuak: parrila, parkea, tirolina, mahaiak, eserlekuak, aparkalekua eta iturria.
Informazio interesgarria: Informazio panelak eta Aralarko Parke Naturalaren ikuspegi ikusgarria, Txindoki aurrean duela. Garbitoki zahar bat ere badago.
.
Lotutako artikuluak
IKUSI GUZTIA
Tolosako Alde Zaharreko 30 kale sagardotegien historia
Tolosa
Alkizako Ostatua, betiko zaporeak
Alkiza