Share current page
Sin categoría

Aire zabaleko museoa: Tolosako kaleetako artea

Tolosan artea senti dezakezu: nazioartean erreferentzia diren artisten lanetatik (Chillida, Oteiza eta Basterretxea) artista garaikideagoetara. Horretarako, herritik paseo bat egitea gomendatzen dizugu.

Atahuts

Jorge Oteiza
Triangulo plaza

Tolosako Alde Zaharra bere zabalgunerik modernoenarekin lotzen duen atea. Eraikin ireki hutsa da, eta hiru unitate positibo-negatibo ditu. Espazio argia, irekia, publikoa. Atauts atea da, hutsa da, sartzeko, konektatzeko, bi aldeak komunikatzeko erabiltzen da.

Parean, Gaztelako arkua. Harria metalaren kontra, iragana orainaren aurrean, bi ateak gaur egun funtziorik gabe, ikur bihurturik. Hutsaren, ezerezaren garrantzia agerian jartzeko balio dute.

Tolosa Atahuts eskultura Jorge Oteiza

Gaztelako arkua

Triangulo plaza

Maiatzetik aurrera, eta zenbait hilabetez, lorategi iragankorra bihurtzen da. Lore eta Landareen Azoka Berezia dela eta, inguruko artistek lorategi baten ordezkari gisa apaintzen dute arkua.

Tolosa Gaztelako atea

Oroimenaren gaztelua

Ricardo Ugarte
San Frantzisko pasealekua

Artxibo probintzialaren aurrean dago, herriaren historia, kultura, azken finean, oroimena gordetzen diren lekua. Tolosako ikurra eta herriko armarriaren irudia den gazteluari keinu egiten dio. Gaztelua eta gu. Babestu nahi dugunari buruzko hausnarketa bateratua planteatzen du: osotasun fisikoa, memoria eta kultura kolektiboa, herri gisa identitatea.

gipuzkoako artxiboa tolosa

Goldea

Nestor Basterreletxea
Emeterio Arrese plaza

Landa munduko elementu bat da, hiri eremu batean, eta baratzeak eta soroak izan zituen XX. mendearen amaiera arte. Arte bihurtutako gizakiaren garapenari ekarpen handiena egin dion tresnetako bat. Lurrarekin dugun lotura estua erakusten duen sinboloa, nekazarien oroigarri eta omenaldia. Beste Tolosa bat ikusarazteko modu bat, agian ahaztua, agian ezkutatua.

eskultura nestor basterretxea tolosa

Zezena eta arlekina

Tomás Hernández Mendizabal
Zezen Plaza

Tolosan oso errotuta dauden bi tradizio biltzen dira Tolosako Zezen Plazaren parean dagoen eskultura honetan: inauteriak, arlekin batek irudikatuak eta Txinparta elkarteko Polvo y Paja txarangarena gogorarazten duena, eta zezenketen tradizioa, mugitzen ari den zezenaren eskutik.

Tolosa Toro y arlequin eskultura

Betidanik

Tolosa CF plaza

Tolosako ikastetxeetako ikasleek egindako horma irudia, Nisa Goiburu artistaren laguntzarekin, Iñaki Epelde margolariaren omenez, haren obran inspiratu baitziren pieza bakoitza sortzeko.

    Tolosa Berazubi Murala Inaki Epelde

    Berazubi

    Veronica Werckmeister, Estibaliz Vera, Miren Gonzalez
    Paper Kalea

    Berazubi Estadioko frontoiaren atzeko horman dagoen mosaiko koloretsua, bere eguneroko bizitzako hiru elementu nagusi biltzen dituena collage moduan: papera, kirola eta auzoko jendea.

       

      mural estadio berazubi

      Kantu ixila IX

      Koldobika Jauregi
      Zabalarreta parkea

      Markinako mendietako harri beltzak eskultura monolitiko bat sortzeko balio dio egileari, natura hiri espaziora hurbiltzen duena, behaketa lasaia eta isila eskatuz. Kantu ixila IX.a 15 eskulturaz osatutako multzo baten parte da, eta “Tolosa 750” Fundazioak enkargatu zituen 2006an, Gipuzkoako antzinako hiriburuaren omenez Tolosa hiria sortu zeneko 750. urteurrena zela eta.

      Eskultura Koldobika Jauregi Tolosa

      The letter

      Marat Morik (Errusia)
      Zumardiaundia

      Errusiar artistak, Beantatuz Nazioarteko Kale Arte Jaialdiko gonbidatu bereziak, 2019an margotutako horma irudi errealista, autobiako zubiko zutabeetako batean

       

      bentatuz tolosa grafitti

      Lizardiren leihoa

      Eduardo Chillida
      Andre Maria Plaza

      Altzairuzko plantxan irekitako hutsuneek hutsunea gehitzen diote obrari, eta, horren bidez, obran zehar ikus daiteke, igaro, obratik haratago joan. Xabier Lizardi euskal poeta eta idazlearen omenezko eskultura da, gerra zibilaren aurreko euskal poesiaren ordezkari nagusietako bat. Zarautzen jaioa, Tolosan bizi eta hil zen.

      Tolosa Eduardo Chillida Lizardi eskultura

      Artekalea

      Kale Nagusia

      Kalea biziberritzeko asmoz, dendariak erabiltzen ez ziren eremuak apaintzen hasi ziren. Beantatuz jaialdiaren esparruan egindako horma irudiak ere baditu. Txundigarrienetako bat Gorriti plazan kokatzen da: Captain Borderline Crew, B.Shantiren 2014ko lana.

        Artekalea Tolosa Kale nagusia

        Haizean

        José Ramón Anda
        Trinkete plaza

        Metro eta erdiko diametroa eta 100kg-tik gorako pisua duen esfera bihurritu bat airean zintzilik, haizeak kulunkatuz, hori da Haizean. Euskal pilotaren modalitate bat den Trinkete plazan kokatua, esfera hau, patata frijitua bezala ezagutzen dena, pilota baten larruaren forma sinplea, oinarrizkoa, perfektua irudikatzen du.

          Tolosa Haizea eskultura Jose Ramón Anda

          Plaza Berriko Kioskoa

          Tomás Ugartemendia, Iñaki Epelde
          Plaza Berria

          Iñaki Epeldek horma irudi koloretsu bat asmatu zuen Plaza Berriko kioskoko ganbararako. Behealdean, Tomas Ugartemendiaren harrizko tailu batzuk daude, tolosar bizitzaren eguneroko elementuak jasotzen dituztenak.

            Tolosa kiosko plaza berria

            Errementari

            Errementari Kalea

            Iñaki Epeldek horma irudi koloretsu bat asmatu zuen Plaza Berriko kioskoko ganbararako. Behealdean, Tomas Ugartemendiaren harrizko tailu batzuk daude, tolosar bizitzaren eguneroko elementuak jasotzen dituztenak.

            Tolosako erraldoiak

            Euskal Herria plaza

            Euskal Herria plaza

            Euskal Herria Plazako arkupeetako sabaiak eskualdeko hainbat artistak apainduta daude: Iñaki Epelde, Jose Luis Longaron, Koldo Jauregi eta Jose Maria Hernandez. Pintura abstraktuak dira, koloretsuak, pintura klasikoaren, neolitikoaren eta Erdi Arokoaren erreferentziak dituztenak.

            plaza euskal herria tolosa

            Hauek dira ikus daitezkeen obretako batzuk, baina askoz ere gehiago daude. Kalez kale ibiltzera gonbidatzen zaitugu, eskultura, mural, grafiti eta gainerako artelan gehiago ezagutzeko.

            AIre zabaleko museoa Tolosa
            AIre zabaleko museoa Tolosa
            AIre zabaleko museoa Tolosa beantatuz

            Lotutako artikuluak

            IKUSI GUZTIA

            Aste Santua Tolosaldean: bizipen paregabeak ingurune ahaztezin batean

            Alkiza, Hernialde, Tolosa

            Ezagutu Tolosaldea: Betirako oroituko duzun uda Gipuzkoan

            Be! Artzain kultura asteburua