Share current page

Fernando amezketarra bertsolariaren inguruko ibilbidea

Fernando, Amezketako pertsonaiarik ezagunena

Fernando de Bengoechea (1764 – 1823), Pernando Amezketarra izenez ezagunagoa, Amezketako artzaina izan zen, oso ezaguna bertso umoretsuengatik eta bere ateraldiengatik.

Amezketa eta bertsoak

3 kilometro inguruko ibilbideak duela bi mendera eramaten gaitu, garai hartako baserri giroko bizimodua eta bat-bateko bertsoen kultura ulertu ahal izateko.

Amezketa eta bertsoak

Fernandok Buruntzuntzineko meategietan ere lan egin zuen. Zalantzarik gabe bisita bat merezi duen paisaia naturala.

Fernando plaza

1924tik Amezketako plaza bere oroimenari eskainia dago. Bere inguruko eraikinak, bere bertsoetan deskribatuak, ia ez dira aldatu. 1740 inguruan eraikitako udaletxea plazaren erdigunea dago oraindik, baita pilotarako frontoia ere.

Kotxeta

Hortik abiatzen ziren eta honaino iristen ziren zaldi eta diligentzia autoak Fernandoren garaian. Hortik dator Kotxeta izendapena.

Fernando bizi izan zen etxeak

Dokumentazioari esker badakigu Fernando Intxausti etxean jarri zela bizitzen Maria Josefa Sagastumerekin ezkondu ondoren 1790ean. Eta Azentzine Haundin hil zela 1823an.

Amezketako meategiak

Fernandok Buruntzuntzineko meategietan ere lan egin zuen. Zalantzarik gabe bisita bat merezi duen paisaia naturala.

Mendiko

Etxe horretan -Mendikoren izendapenagatik ezagututa- jaio zen 1774an Juan Ignacio Zabala bertsolari ospetsua, Fernando Amezketarrarekin sarritan kantatu zuena. 1801ean, Txabalategi hernaniarrarekin izan zuen lehia zela eta, 4000 zale baino gehiago bildu zituzten Villabonan.

Espilla Saletxe

Hainbat liburutan idatzita dago Fernando Expilla Saletxe etxean jaio zela, baina ez dago hori egiaztatzen duen dokumentaziorik. Zentzuzkoagoa da pentsatzea bere gaztaroko hamabost urte Galartza Garaikoa deiturikoan igaro zituela.

Ergoena

Litekeena da Fernandoren haurtzaroa Torrea izeneko etxean igarotzea, bertan jaio baitzen bere ama eta aiton-amonak bizi baitziren. San Bartolome eliza Fernandoren sakramentu guztien eliza izan zen: bataioa, konfirmazioa, ezkontza eta baita haren hileta ere, 1823ko uztailaren 9an.

Euskarazko lehen marrazki bizidunen saioa

‘Fernando Amezketarra’ izan zen Luis Goiak ekoitzi eta Juanba Berasategik zuzendu zuen euskarazko lehen animazioko film laburra 1979an.

Non jan

+ VER TODO

ARKAITZPE

Amezketa

BEARTZANA

Amezketa

TXINDOKI

Amezketa