Share current page

Tolosaldeko sagardoa eta sagardotegiak

Festa, tradizioa eta gastronomia, guztia batera.

Tolosaldean sagarren laborantza eta sagardoa egiteko tradizioa aspalditik dator. Garai batean etxean edo lagun artean edateko ekoizten zen; orain, botiletan saltzen da, sagardotegietan txotx-etik eskaintzeaz gain, sagardotegiko menu tradizionalarekin.

Sagardoaren errituala

Sagardoa zapore apur bat garratza duen sagar-ardoa da, Gipuzkoako antzinako tradizioa mantenduz egiten da. Sagarrak birrindu eta prentsatu, kupeletan edo barriketan hartzitu eta dastatzeko prest egoten da.

Sagardoaren errituala

Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.

Denboraldia

Urtarriletik maiatzera esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera dago sagardotegi batean. Bisitak merezi du eta asko, giro alaia eta jai girokoa bizitzen baita bertan, batez ere, asteburuetan: kantuak, bertsoak, trikitixa…

Txotx-a

“Txotx” oihuak sagardo upelen baten irekiera iragartzen du. Antzina, txiria irekitzen zen, gantzez estalitako kupelaren zuraren zulo txiki bat, eta bertatik txorrorada fin bat ateratzen zen zulatzean. Sagardoa gutxi hartzen da aldi bakoitzean. Gutxi eta maiz, esan ohi da.

Sagardotegiko menua

Sagardo dastaketek kalterik egin ez dezan, menua bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin edo saltsan, txuleta, intxaurrak, Idiazabal gazta eta sagar-gozoak osatzen dute.

Euskal Sagardoa

Euskal Sagardoa jatorri izendapena duten sagardoak botilaren lepoan kapsula gorri bat dutenak dira, % 100ean bertako sagar eginda egon behar dute eta kalitate-ziurtagiria lortu behar dute. Gorenak kapsula beltzeko sagardoak ere kalitate handikoak dira, baina ez derrigorrez bertako sagarrekin egindakoak. Urre koloreko kapsulak aldiz, Euskal sagardoa jatorri izendapeneko bertako sagarrarekin eginak dira, baina dastaketa panelean Premium gisa katalogatuak izan direnak.

Sagardotegira bisita gidatua

Txotx garaiaz gain, sagardotegiek sagardotegia sakon bisitatzeko aukera ere eskaintzen dute, gidari espezializatu batekin, euskal gastronomiaren kulturako produktu ikonoenetako baten sekretu guztiak kontatuko dizkizuna.

Informazio gehiago

Sagarretatik sagardara

Adunako ibilbide erraza da, Zabala eta Aburuza sagardotegien sagar-lurretatik pasatzen dena; noiznahi joanda ikusiko duzu paisaia nola aldatzen den urtaroaren arabera. Bisitatzeko garairik politenetako bat udaberria izan daiteke, garaian sagarrondoek beren lore zuri ederrak janzten dituztenean.

Ibilbidea

Tolosaldeko sagardotegiak

Tolosaldean sei sagardotegi ekoizle daude, guztiak familiarrak: batzuk denboraldian zehar bakarrik irekitzen dituzte, eta beste batzuk urte osoan. Guztiek eskaintzen dute sagardotegiko menua.

Aburuza, Aduna

Lau hamarkada baino gehiago dituen sagardotegia da, Adunan kokatua eta sagarrondoz inguratua. 29 upel eta 300 lagunentzako jantokia ditu. Sagardotegi honek urte osoan zehar irekitzen du (abenduan bakarrik ixten da) eta bisita gidatuak eskaintzen ditu beste esperientzia mota batzuekin batera.

Txotxaren irekiera 2026an: Urtarrilak 14

Aburuza sagardotegia

Eguzkitza, Tolosa

Tolosako erdigunetik minutu gutxira dago. Antzinatik egiten dute sagardoa bertan, nahiz eta 90eko hamarkadan ireki zituzten sagardotegiko ateak. Oraindik antzinako dolarea eta tresna zaharrak gordetzen ditu, kupelak irekitzerakoan ikus daitezkeenak.

Txotx 2026an irekiko da: Gaur egun asteburuetarako irekita dago, urtarriletik aurrera baita astegunetan ere.

Eguzkitza sagardotegia

Goikoetxea, Lizartza

Bere sagarra ekoizten du sagardoa, inguruko mendien magaletako sagastiek emandakoak. Kupelak 120 lagunentzako lekua duen jantokitik ikusten dira.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 23

Goikoetxea sagardotegia

Isastegi, Tolosa

Tolosa landatarrean dago, Aldaba auzoan, eta XVII. mendetik egiten du sagardoa. Hornitzaileak 15 kilometro ingurukoak dira. Menu tradizionalaz gain, bakailaoa pil-pil erara eta etxeko arkume errea ere eskaintzen ditu. Autobus zerbitzua ere badu Tolosatik, urtarriletik apirilera.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 17

Isastegi sagardotegia

Sarasola, Asteasu

Mende erdiko ibilbidea duen sagardotegi familiarra da, Asteasu bailara batean kokatua. Egurrezko upelez inguratutako jangela bat dauka, 150 pertsonentzako edukiera duena. Urtero 120.000 litro sagardo egiten ditu, % 75 bertako sagarrekin.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 17

Sarasola sagardotegia

Zabala, Aduna

Adunako erdigunetik gertu dagoen sagardotegi-dolarea. Sagardoa Gipuzkoako sagarrekin bakarrik egiten du duela 200 urte baino gehiagotik. Bere lurretan 8.000 sagarrondo baino gehiago ditu. Hainbat aldiz saritu dute sagardo onenaren sariarekin.

Txotxaren irekiera 2026an: urtarrilak 2

Zabala sagardotegia

Antolatu zure bisita

Non jan

Jatetxeak Tolosaldea

Non lo egin

Ostatuak Tolosaldea

Eskualdea

Ezagutu Tolosaldea
Hau ere interesatu ahal zaizu
Ibilbidea Dastatu Tolosaldeko produktu gehiago GEHIAGO IRAKURRI
Esperientzia Aburuza sagardotegia GEHIAGO IRAKURRI