Share current page

Idiazabal gazta

Europako onenen parean dagoen gazta

Gure eskualdeko artzainek Idiazabal Gazta modu artisauan egiten dute ardi latxaren esnearekin. Ketuta edo ketu gabea, gutxienez bi hilabetez ondu ondoren, usain sarkorreko gazta bat sortzen da, samurra, leuna, krematua eta pikante puntu batekin.

Goi mailako gazta

Nazioarte mailan oso aintzatetsia den bitxi gastronomiko bat da Idiazabal gazta

Goi mailako gazta

8.000 urte baino gehiago dira Euskal Herrian artzaintza dugunetik. Ordutik, Latxa ardiak hazi izan dira, ezaugarri bereziak dituen bertako arraza.

Idiazabal gazta jatorri izendapena

Tolosaldean egindako gazta gehienek Idiazabal kalitate-zigilua dute, eta egiteko prozesua bera Europako Gastronomia Ondare izendatu da. Gainera, kalitate-irizpide guztiak betetzen direla bermatzen du, baita elaborazio-prozesuan ere.

Prozesua

Idiazabal Gazta egiteko ardi latxaren esne gordina baino ez da erabiltzen, pasteurizatu gabea. Gutxienez bi hilabetez ontzen da, baina eperik onena lau eta zortzi hilabete artekoa da. Prozesu horretan zehar, gaztak azidotasuna hartzen du.

Beste elaborazio mota batzuk

Idiazabal Gaztaz gain, Tolosaldean gazta urdina, behi esnearekin egindako gaztak, trufatutako gazta, mendiko gazta… ere ekoizten dira. Gainera, jogurten, izozkien, mamia eta gainerako esnekien artisau-ekoizleak ere daude.

Gazta sarituak

Tolosaldean ekoitzitako hainbat gazta World Cheese Awards lehiaketan saritu izan dituzte, 4.000 parte-hartzaile baino gehiago biltzen dituen munduko gazta lehiaketa ospetsuenean. Goine, Gazpio, Martin Txiki, Larte, Zelaieta, Oihan Txiki edo Agour Taldea izan dira sarituetako batzuk.

Artzaintza, aintzinako ondarea

8.000 urte baino gehiago dira Euskal Herrian artzaintza dugunetik. Ordutik, Latxa ardiak hazi izan dira, ezaugarri bereziak dituen bertako arraza.

Jatorri naturala eta gertukoa

Artaldeak urtaroen arabera elikagai desberdina dute: goiko larreak udaberrian, udan eta udazkenean, Aralarko Parke Naturala edo Hernio mendiaren ingurukoak gure kasuan; eta baserrietako haranetako eta larreko belarra neguan.

Ingurumerarekiko errespetua

Antzinako artzaintzak gure paisaiak zaintzen laguntzen du, eta, aldi berean, ehunka familiaren iraupena sustatzen du landa-eremuetan.

Tradizio eta teknika modernoak

Gaztagintza, gehienbat, artisaua da, eta batez ere baserri familiarretan egiten da; horrek belaunaldiz belaunaldi pasatzen den ogibide bihurtzen du. Orain teknika berritzaileagoekin lan egiten da, kalitatea eta irizpide higieniko-sanitarioak bermatzea ahalbidetzen dutenekin.

Non ikusi eta dastatu Tolosaldean

Artzaintzaren tradizioa gertutik ezagutu nahi baduzu, Amezketa, Asteasu, Abaltzisketa, Orexa, Berastegi, Bidania-Goiatz eta Tolosako landa-auzoetako mendi eta baserrietara hurbildu zaitezke, besteak beste. Gazta eskualdeko jatetxe gehienetan dastatu dezakezu, baita Tolosako Merkatuan ere.

Aralarko larreen irekiera

Aralarko larreen irekiera tradizionalki maiatzaren 1ean ospatzen da Larraitzeko zelaietan (Gipuzkoa), abereentzat udako denboraldiaren hasiera markatuz. Ekitaldi honek milaka ardi latxa, behi eta behor goi-larreetara eramatea sinbolizatzen du, sei hilabetez bazkatzeko.

Antolatu zure bisita

Non jan

Jatetxeak Tolosaldea

Non lo egin

Ostatuak Tolosaldea

Eskualdea

Ezagutu Tolosaldea
Hau ere interesatu ahal zaizu
Esperientzia Bisitatu Goine gaztandegia GEHIAGO IRAKURRI
Zer egin Idiazabal gazta GEHIAGO IRAKURRI