Nor gara
Tolosaldea
Nor garen
Tolosaldea Garatzen Garapen Agentziako Turismo Saila gara, Euskal Gobernuaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean eskualdeko turismo lankidetza-erakunde gisa.
Helburuak
Gure helburua Tolosaldeako turismo garapena modu koordinatuan eta parte-hartzailean orientatzea da. Horretarako hainbat mahaia erabiltzen ditugu, eta horietan, besteak beste, Tolosaldeako turismo-proiektuak kudeatzea, jarraipena egitea eta dinamizatzea lantzen dugu.
Kudeaketa politika
Turismo sailak honako alorretan egiten du lan:
- Tolosaldea helmugaren turismo kudeaketa parte-hartzailea
- Helmugaren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko proiektuak sektore pribatuarekin batera
- Tolosaldearen erakargarritasuna eta turismo esperientzia hobetzeko proiektuak
- Turistari informazioa eta ongietorria ematea
Tolosaldeako Turismo Bulegoa – Turismo proiektu batean laguntza behar duzu?
Agroturismoa, hotelak, apartamentu turistikoak, turismo zerbitzuak…
Olatz Ilarregi Martiarena
Ni Olatz Ilarregi naiz, Turismo Sailaren arduraduna. Turismo sektoreko hainbat agenteekin elkarlanean egiten dugu lan, eskualdearen sustapenerako.
Gastronomia turismo klub, kode etikoa, familien turismoa…
Aloña Garmendia Osinalde
Ni turismo teknikari naiz. Bereziki produktua eta turismo lehiakortasuna lantzen ditut. Sektore pribatuarekin batera lan egiten dut, zerbitzuen etengabeko hobekuntzaren aldeko laguntza moduan.
Tolosaldera zatoz? Bidaia antolatzen lagundu nahi dizugu?
Bisita gidatuak, museoak, jatetxeak, ibilbideak…
Brian Cullen Bruneval
Ni Tolosaldeako Turismo Bulegoko informazio teknikari naiz, Tolosan. 4 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa), bulegora etortzen den bisitari orori arreta ematen diot eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.
Bisita gidatuak, familien planak, intereseko lekuak…
Maite Arregui Sierra
Ni Tolosaldeako Turismo Bulegoko informazio teknikari naiz, Tolosan. 3 hizkuntza hitz egiten ditut (euskara, gaztelania eta ingelesa), bulegora etortzen den bisitari orori arreta ematen diot eta bisita gidatuak egiten ditut Tolosan.
Programak
Euskal Turismoko Kode Etikoa helburu du turismo erakunde guztiek beren eguneroko jardunean gizarte erantzukizunak eta ingurumen eta ekonomia jasangarritasuna txertatzea.
Euskal Turismoko Kode Etikoan Munduko Turismo Erakundeak garatutako Munduko Kode Etikoaren printzipioak egokitzen dira, baita Nazio Batuen 2030 Agendako Garapen Jasangarrirako helburuak ere; eta gehitu egiten dira euskal berezitasunak eta gure kulturaren elementuak. Turismo erakundeek Kode hau sinatzean kultura eta tokiko tradizioa eta ondare kulturaleko elementuak errespetatu eta babesteko konpromiso garrantzitsua hartzen dute, tokiko komunitateek turismo jarduerekin bat egin eta horien onura ekonomiko, sozial eta kulturalak jasotzeko, bereziki enplegua.
Sinatzaile diren erakundeek osatzen dute Euskal Turismoko Etika Erregistroa. Erregistro horren kudeaketa eta eguneratzea Euskal Turismoko Etika Batzordearen ardura izango da.
Tolosaldea Premium Tolosaldea eskualdea helmuga turistiko premium gisa kokatzeko eta sektoreko enpresekin produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko lan-lerro bat da, bezero mota honi zuzendua.
Proiektura atxikitzen diren enpresek abantailak jasotzen dituzte, baina baldintza batzuk eta konpromiso batzuk bete behar dituzte Tolosaldea turismo premiumeko helmuga erreferenteetako bat bihurtzeko helburuarekin.
Euskadi Gastronomika Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Euskal Turismo Agentziak bultzatutako sare bat da, Euskadiko gastronomia turismo eskaintzaren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzeko eta antolatzeko helburuarekin.
Euskadi Gastronomika sareak enpresak, profesionalak eta euskal gastronomia kulturarekin lotutako erakundeak biltzen ditu, balioak eta lan filosofia partekatzen dituztenak, eta zerbitzuaren bikaintasunean konprometituta daude, Euskadi nazioarte mailan gastronomia helmuga erreferenteetako bat izaten jarraitzeko.