Share current page

Mapak eta liburuxkak

Tolosaldea. Gastronomia, natura eta kultura, dena lurrari lotua.

Euskal Herriko erdigunean kokatzen den Gipuzkoako Tolosaldea eskualdeko turismo informazio guztia biltzen duen gida. Mapak, planak, ezinbesteko 10ak, 28 herriak, eskualde gastronomikoa, natura, artea eta kultura, planak haurrekin, ekitaldien agenda, non jan, non erosi, non lo egin, turismo zerbitzuak, informazio praktikoa eta euskararen arnasgunea. 2024ko uztailean argitaratutako eskuorria.


Tolosaldeko gida gastronomikoa, zaporeen lilura

Tolosaldeko ohiko produktuak ezagutzeko eta bertako gastronomiaz gozatzeko aukera guztiei buruzko gida.


Tolosaldeko mendi-ibilbide homologatuak

Tolosaldeko mendiko ibilbide homologatu guztiak (SL, PR edo GR) biltzen ditu: iraupen eta zailtasun desberdineko 31 ibilbide.


Familian egiteko ibilbideak

Familian egiteko 8 proposamen. Gure paisaiak modu dibertigarri batean ezagutzeko. Irudimenezko munduak, benetako historiak, erraldoi bat, landa paisaia, ondarea eta baita orientazio jolas bat ere.


Orientazio jolasa Larraitzen


Haurrekin Tolosaldea ezagutzeko gida laburra

Haurrentzat egokitutako zerbitzuak dituzten jatetxe eta ostatuak.


Hernio mendiaren inguruko aukerak

Hernio eta bere ingurua kokatzen dituen mapa, igotzeko, mendi-ibiliak egiteko eta beste jarduera batzuetarako dauden aukerak adieraziz.


Euskal Herriko Trail Estazioa

Aizkorri-Aratz eta Aralarko Parke Naturaletan mendian korrika egiteko 15 ibilbideak biltzen ditu mapa honek.