Share current page

Orendain

Kokapen pribilegiatua
Zizurkil Tolosa Orexa Orendain Lizartza Leaburu-Txarama Larraul Irura Ikaztegieta Ibarra Hernialde Gaztelu Elduain Bidania-Goiatz Berrobi Berastegi Belauntza Baliarrain Asteasu Anoeta Amezketa Amasa-Villabona Altzo Alkiza Alegia Albiztur Aduna Abaltzisketa Aralar Leitzaran Hernio A-1DONOSTIA 20 minBAIONA 60 min A-1 GASTEIZ 60 min A-15IRUÑEA60 min BILBO60 min

Mendi enblematikoen artean

Udalerri honen kokapen pribilegiatutik, inguruko mendiak, hala nola Txindoki eta Aralar mendilerroa, Aizkorri, Hernio, Otsabio eta Uzturre mendiak, edo gertuko Baliarrain udalerria ikus daitezke.

Población
240 habitantes
Fiestas patronales
Ama Mari jaiak, abuztuak 15

Qué ver en Orendain

Orendain harrituko zaitu bere tamaina txikia desafiatzen duen ondare arkitektonikoagatik. Bere plaza ziragarrian frontoia eta udaletxea elkartzen dira eta Jasokundearen Parrokia (Andra Mari), hain da monumentala, oso urrutik miresteko aukera badaukazu.

Plaza

Baserri zaharren eta txalet berrien artean, udaletxea nabarmentzen da. Bere fatxada Gipuzkoan eraikitako estilo neoklasikoko obrarik onenetakoa da. XIX. mendean eraiki zen, kareharrizko harlanduz. Bere arkuen azpian, herriko ostatu edo jatetxea dago. Oso gertu frontoia, erabilera anitzeko kantxa eta haurrentzako parkea daude.

Eliza

Andra Mari eliza, bere ingurunearekin konparatuta duen dimentsioagatik nabarmentzen da, urrunetik ikusten baita. Martin Carrera arkitektoak diseinatu zuen 1774an, baina XVI. mendeko zantzuak ditu.

San Sebastian ermita

Ermitaren lehen aipamena 1566koa da, Gracia de Lizarribarren testamentuko dokumentu batean. Udaletxeari “Erreal” bat emango ziola ere jasotzen zuen, bere omenezko argi bat ermitan bertan piztearen truke. Urtarrilaren 20an erromeria egiten da bertan.

Orendaingo errota

Muino baten gainean egon arren, Orendainek bi errota zituen antzina. Ibiur errota izen bereko urtegiko uren azpian dago. Beste errotak, Amezketa ibaiko urak aprobetxatzen dituenak, oraindik martxan jarraitzen du artoa eta garia ehotzeko, ondoren saltzeko.

Orendain
iruditan

IKUSI GUZTIA