Share current page
Alkiza - Hernialde
Artea eta kultura - Bisita gidatuak - Sin categoría

Kutsidazu bidea, Ixabel

Joxean Sagastizabalek 1994an argitaratu zuen umore eleberri laburra, gerora, izen bereko antzerki, film eta musikalen oinarri izan da.

Ibilbidea

Joxean Sagastizabal idazlea beraren bizipenetatik abiatuta idatzitako eleberria da “Kutsidazu bide Ixabel”. Hernialdeko baserri batean hartu baitzuen ostatu, euskara ikastera etorri zen donostiar gazte hark. Egunero, Hernialdetik Alkizako euskaltegira egiten zuen bidea da hain zuzen proposatzen den ibilbidea. Filmeko pasarte batzuk herri-bide honetan grabatu ziren gainera.

Imagen Blog

Ibilbidea gida batekin?

Ibilbide gidatua egitea proposatzen dizuegu. Gida batekin Hernialdetik edo Alkizatik abiatu eta liburuko hainbat pasarte gogoratuz eta hainbat kurisositate ezagutuz.

Bisita gidatuetan parte-hartzeko tokia erreserbatzea ezinbestekoa da, plaza mugatuak izango baitira. 25 pertsonentzako tokia izango da. Doakoak izango dira.

Erreserbak, Tolosaldeko Turismo bulegoan egin beharko dira ondorengo bideetatik:
Telefono edo whatsapp bidez: 943 69 74 13

Emailez: tour@tolosaldea.eus
Aurrez aurre: Plaza Zaharra, 10. 20400 Tolosa.

 

Imagen Blog

"Kutsidazu bidea Ixabel". Antzerkia

Martxoak 22, 19:00. Alkiza

Imagen Blog

Hitzaldia. Martxoak 28

“Gure genealogia euskaltzaleak XVI.mendetik XX.era. Alkizatik Euskal Herrira”

18:30. Alkizan

 

Hitzaldia bertsoz lagundua izango da. Haritz Azurmendi eta Oihana Iguaran.

Alkiza

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Non aparkatu Tolosan

Atsedenlekuak

Ezagutu Tolosaldea Umeekin

Abaltzisketa, Alkiza, Altzo, Asteasu, Orexa, Tolosa