Share current page
Natura - Sin categoría - Umeekin

Familian egiteko ibilbideak

Artikulu honetan haurrekin egiteko ibilbide ezberdinak bildu ditugu. Zailtasun ezberdinekoak, haurrentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen dituzten ibilbide tematikoak eta beste hainbat bitxikeria.

Imagen Blog

Kutsidazu bidea Ixabel. Alkiza-Hernialde

1994an argitaratu zen lehen aldiz ‘Kutsidazu bidea Ixabel’ eleberria. Juan Martin donostiar kalekumea euskaltegian ikasten ari den euskara hobetzera dator Alkizara. Bizitokia Hernialdeko
baserri batean du. Juan Martin, paraje hauetako indigenen artean arrotz sentitzen da.

Bertakoen euskara swahili moduko bat iruditzen zaio, baserriko lanak estrainio eta ohiturak basatiak.

Joxean Sagastizabalek eskribitutako liburu honetan umorez betetako idazkeraz kontatzen dizkigu protagonistaren pasadizoak. Baserriko alaba Ixabelek ‘kutsitzen’ dion mendi-bidean barrena joaten da Juan Martin egunero eskolak
hartzera Alkizara eta bide hori zuk ere egitea proposatzen dizugu.

Imagen Blog

Muskerraren bidea. Asteasu

Bernardo Atxaga Asteasuko idazleak bere literatura lanetan irudikatzen duen Obaba lurraldea zeharkatzen duen paseo urbano bat da.

Izan ere, Obaba, lurralde imaginarioa izan arren, Asteasun bertan sustraituta baitago eta idazlea beraren ahotsean entzun ahalko ditugu puntu bakoitzean istorio eta pasarte ezberdinak. Muskerren atzetik egingo duzun ibilbide literarioa.

Imagen Blog

Altzoko handia. Altzo

Migel Joakin Eleizegi Altzoko handiaren herrian bere historia eta istorioak ezagutzeko mendi ibilbide labur bat da. 2.42 metroko altuera izatera iritsi zen Migel Joakinen jaiotetxea eta ikuspegi ederreko
bere herrian zehar ibiltzeko aukera.

Ibilbideak berak, Altzo azpiko elizara desbideratzeko aukera eskaintzen du, bertan neurtzen baitzuten Migel Joakin, zenbat hazten zen ikusteko.

Imagen Blog

Imaz-en pagoa. Altzo

Altzoko inguruez gozatu ahal izango dugu ibilbide honetan. Gainera, hainbat interesgunetatik igaroko gara, hala nola Legarre eta Oiarbide baserrietatik, bidea Imazen Pagoan amaitzen delarik.

Pago hau, Imaz Bertsolaria eta Maria Paula Jauregi ezkondu zirenean landatu zen, 1836.urtean eta bertsolariak bizi zen artean gerrikoarekin neurtzen zuen zenbat gizentzen ote zen pagoa.

Imagen Blog

Berastegiko bira. Berastegi

Paseo atsegin bat Berastegiko belardiak eta paisaia inguratzen dituena. Ardien lanari esker berde eta eder mantentzen diren zelaiak dira protagonista nagusi ibilbidean zehar, baina Berastegiko eliza,
baserri ederrak eta herri gune zaindu bat ere igaroko dituzue.

Ibilbide honek Berastegiko auzo ezberdinetatik eramango zaitu, bertako baserri, soro, mendi eta paisaia ederrez gozatzeko aukera paregabea eskainiz.

Imagen Blog

Tolosako begiratokiak. Tolosa

“Tolosako begiratokiak” ibilbidea Tolosako herrian zehar bere historia eta eraldaketa ezagutzeko ibilbide urbano bat da.

Hiribildu izan zen, gaur egungo alde zaharretik harago doana eta historia modu interesgarri batean kontatzen diguna. Puntu bakoitzean, bertan izan diren aldaketa eta kokapenen zergaitiak azalduz.

Imagen Blog

Amezketa - Larraitz - Amezketa

Txindoki azpiko ibilbidea. Amezketatik gorantz, Larraitzetik pasaz Amezketara itzultzen dena. Aralar Parke Naturalaren inguruaz gozatzeko beste modua bat, gailurretik izan ordez, magaletik.

Imagen Blog

Orientazio jolasa. Larraitz

GOGORATU!
Ibilbide hau jolas bat da eta helburu nagusia baliza guztiak topatzea da.

Imagen Blog
Imagen Blog

Beste ibilbide batzuk

Zazpiturriko uraren ibilbidea. Amezketa

Pello Zabala

Ibilbide gastronomikoa. Sagarra. Aduna

Manzanas Aduna

Fernando Amezketarra. Amezketa

Amezketa

Ibilbide gastronomikoa. Piparra. Ibarra

txumitxa pipar landareak bisita gidatua

Ibilbide irisgarria. Larraitz

Larraitz-Abaltzisketa

Leitzarango bide berdea

Plazaola

Basagain. Anoeta

Basagain

Imagen Blog

Ezagutu Tolosaldea umeekin

Zer ikusi, non lo egin eta non jan?

Apartamentos rurales

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Chillidaren aztarna Tolosaldean

Altzoko Ostatua, babarrun jana eta txerrikumea

Altzo

Euskararen arnasgunea