Share current page

Tolosaldeko eskaintza gastronomikoa

Tolosako Babarruna ospetsuak, txuletarik onenak erretzen diren parrilen tradizioa, euskal sukaldaritzaren muina txoko bakoitzean.

Bikaintasuna

Eskaintza gastronomikoa biltzen duen bideo honetan, produktu ikonikoak aurkituko dituzu eta baita gauzak egiteko modu bat, eskualdea jatordu onen erreferente bihurtu dutenak.

Eskaintza gastronomikoa biltzen duen bideo honetan, produktu ikonikoak aurkituko dituzu eta baita gauzak egiteko modu bat, eskualdea jatordu onen erreferente bihurtu dutenak.

Ezinbestean bisitatu beharreko leku bat mokadu bakoitzean benetakotasuna eta zaporea bilatzen dutenentzat.

Tolosako merkatua

Tolosako azoka da larunbatetako eskualdeko plana. Hiru plaza hartzen ditu eta azokaren inguruan sortzen den giroa dela eta, edonori gomendatzeko moduko plana da.

Zer ikusiko duzu?

Tolosako teila, zigarrotxo eta Gorrotxak.

Gozogintza artisaua ezaguna eta izen handikoa da Tolosan. Postrerako, gosaltzeko edo meriendarako, beti asmatzen da Tolosako gozoak mahaira ateratzeko aitzakiren bat.

Dastatu nahi dituzu?

Sukaldaritza tradizionala

Babarrun jan on bat, euskal sukaldaritzako plater bereizgarriak, kalitateko produktuarekin prestatutako janari goxoa.

Non jan?

Pintxoz betetako barrak

Ibarrako piparrarekin egindako gildak, pintxo bero egin berriak, barran dauden hotzak. Kolore eta zapore anitzeko mokadutxoak.

Non dastatuko duzu bat?

Saritutako jatetxeak

Eskualde txiki honetan Michelin izan bat duen jatetxe bat dago eta beste 7 Repsol eguzki. Urtez-urte bikaintasunaren bidean lanean ari den ostalaritza sektore baten emaitza.

Saritutako jatetxeak

Esperientzia gatronomikoak

Ekoizleengana egindako bisitak Tolosaldea ezagutzeko aukera paregabea dira, sagardo upategiak, mahastiak, txerrikiak, ezti, gazta edo babarrunak. Gure lurrak emandako altxor preziatuak dira.

Bazatoz?

Tolosaldea ez da bakarrik ondo jaten den lekua, gastronomia bertako jendearen nortasunaren eta bizimoduaren isla da.

Ezinbestean bisitatu beharreko leku bat mokadu bakoitzean benetakotasuna eta zaporea bilatzen dutenentzat.

Antolatu zure bisita

Non jan

Jatetxeak Tolosaldea

Non lo egin

Ostatuak Tolosaldea

Eskualdea

Ezagutu Tolosaldea
Hau ere interesatu ahal zaizu
Zer egin Bikaintasuna GEHIAGO IRAKURRI
Zer egin Tolosaldeko ostatuak GEHIAGO IRAKURRI
Zer egin Tolosako babarruna GEHIAGO IRAKURRI
Zer egin Tolosako azoka GEHIAGO IRAKURRI