Tolosaldea bisitatzeko udako gida
Ongi etorri Tolosaldera, Gipuzkoako bihotzean dagoen txoko berezira, Euskadira, udako oporleku ezinbestekora.
Bere historia aberatsarekin, paisaia natural ikusgarriekin eta kultur eskaintza biziarekin, eskualde honek esperientzia paregabea eskaintzen die bisitari guztiei
Historia eta kultura ezagutzeko planak!
Tolosaldean, uda bizitzeko beste modu bat eskaintzen dizugu: bisita gidatuen bidez, gure herriak, paisaiak eta ohiturak gertu-gertutik ezagutzeko aukera paregabea.
Gida profesional baten eskutik, Tolosako alde zaharra, Andre Maria elizako gangak, larunbateko azoka edo txokolate, txontxongilo edo arte museoak ezagutuko dituzu.
- Uztaila eta abuztuan
- Bisita aukera ezberdinak
- Euskara, gaztelera, ingelera edo frantzesez.
- Aurrez erreserbatzea gomendatzen da.
- Familia osoarentzat aproposak.
Ezagutu Tolosa eta ingurua modu berezi eta lasai batean. Aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten bisita gidatuez gozatuz. 2025eko zure egonaldia Tolosaldean, ahaztezina izan dadin.
Tolosa historikoa
Gida profesional baten eskutik, Tolosako Alde zaharreko kaleetan murgilduko zara, mendeetako istorioak eta kondairak arnasten diren plazetan barrena. Azalduko dizugu nola bihurtu zen Tolosa Gipuzkoako hiriburu eta nola eratu zen bere hirigintza eta izaera berezia.
- Astelehenetik ostiralera, 11:00etan (bertako produktuak dastatzeko aukera egongo da, 10 €tan eta 1,5 orduko iraupenarekin). Larunbatetan 10:00 eta 17:30 ordubetekoa eta 4 €tan
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea, baina gomendagarria da.
Abiapuntua: Tolosaldeko turismo bulegoa (Plaza Zaharra 10. Tolosa).
Gomendatua: Historiaren, kulturaren eta argazkigintzaren zaleentzat.
Andre Maria Eliza eta gangak
Gipuzkoako bigarren parrokia handiena den Andre Maria eliza ikusgarria bisitatu eta haren gangetara igotzeko aukera izango duzu. Ezkutuko leku zoragarri batean sartuz, leku ikusgarri bat deskubrituz 110 eskailera maila igo eta gero.
Astelehenetik ostiralera 12:30 (bertako produktuen dastaketa 10 €tan eta 1,5 orduko iraupenarekin). Larunbatetan 12:30 eta 16:00 ordubetekoa eta 4 €tan.
Euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserba egitea, baina gomendagarria da.
Abiapuntua: Tolosaldeko turismo bulegoa (Plaza Zaharra 10. Tolosa).
Gomendatua: Historiaren, kulturaren eta argazkigintzaren zaleentzat.
Uztailaren 16tik abuztuaren 29ra (asteburuetan izan ezik) 11:00etatik 13:30etara ate irekiak aurkituko dituzue zuen kabuz bisitatzeko.
Tolosako azoka & bertako produktuen dastaketa
Larunbatetan, 760 urte baino gehiago dituen Tolosako azoka kolore eta usainez janzten da. Euskal baserritarren produktuak, denboraldiko fruituak, gaztak, barazkiak eta loreak plaza ezberdinetan banatzen dira. Eta zuk, aukera izango duzu guztia ezagutzeko gida baten azalpenekin.
Bisita gidatuaren ostean, tokiko produktuen dastaketa egingo dugu. Bertako ekoizleen lanaren emaitza de produktuaren zaporea ezagutuko duzu ahoan.
- Larunbatetan 11:00.
- Ordu eta erdi
- 10€
- Euskara, gaztelera eta ingelera.
- Erreserbatzea ezinbestekoa da.
- Abiapuntua: Tolosaldeko turismo bulegoa (Plaza zaharra 10. Tolosa).
- Gomendatua: Gastronomiazale eta tokiko kultura bizitzeko gogoz daudenentzat.
Txotxongiloen Museoa. TOPIC
Mundu osoko txotxongiloen bilduma ikusgarria aurkituko duzu bertan. Sorpresaz betetako museografia batek lagundua.
- Asteartetik ostiralera 10:00-13:00 / 16:00-19:00
- Asteburu eta jai egunetan 10:30-14:00 / 16:00-19:30
- Programatutako bisita gidatu, bisita antzeztu eta ikuskizunak web guneko agendan.
- Bisita librea 4€
- Erreserbatzea ez da beharrezkoa
- Gomendatua: Haurrak dituzten familia eta artea maite dutenentzat.
Txokolatearen Museoa
Munduko zapore goxoenetako baten historia Euskal Herrian ezagutzeko aukera, eta noski, dastaketa egiteko aukera ezin hobea ere bai.
- Bisita libre dendaren ordutegian, ez da aurrez erreserbatu behar.
- Asteartetik ostiralera 09:00-14:00
- Astelehen, larunbat, igande eta jai egunak 09:00-14:00
- Prezioa: 4€
- Bisita gidatu eta txokolate tailerrak aurrez hitzartuta.
- Dendako ordutegiaren barruan.
- Astelehen, larunbat, igande eta jai egunak 110:00 edo 12:00.
- Prezioa: Bisita 10€, tailerra 20€
- Gomendatua: adin guztietako gozozaleentzat.
Larraulgo ekomuseoa
Landa inguruneko azkeneko hamarkadetako bizitzaren inguruko museo txikia da.
- Bisita norberak bere erara egin dezake web gunean ordua erreserbatu eta kode batekin.
- Asteartetik igandera 10:00-19:00. Astelehenetan itxita.
- 4€
- Ordu 1
Ur mara
Ur mara museoa arteari, naturari eta kultur hedapenari eskainitako naturgunea da. Erakusketa iraunkorrak Koldobika Jauregik museoari utzitako piezekin osatua dago.
Koldobika Jauregi euskal eskultoreak Elena Cajaravillerekin batera sortu zuen Ur mara museoa 2010 urtean.
- Mendiko oinetakoa eramatea gomendatzen da.
- Gomendatua: natura eta artea maite duen edozein kulturzalerentzat.
- Bisita librea.
- Aurrez hitzartu behar da.
- 5€
- Bisita gidatua.
- Aurrez hitzartu behar da.
- 15€
- 2 ordu.
- Asteartetik igandera 10:00 – 19:00
Gipuzkoa. Izanetik izena 1025 - 2025
Erakusketa Altzoko Olazabalgo San Salvador elizan dago ikusgai eta Gipuzkoa izenaren milurtekoa oroitarazten du, eta, horrekin batera, ibilbide historiko eta artistiko bat proposatzen digu, 15 artista gipuzkoarren bitartez lurraldearen nortasun kulturalak mendeetan zehar izan duen bilakaera aztertzen duena. Artista bakoitzak erakutsi nahi izan du zer den berarentzat Gipuzkoa.
‘Gipuzkoa. Izanetik izena 1025-2025’ erakusketa Altzoko San Salvador elizan egongo da ikusgai apirilaren 12tik urriaren 31ra, eta sarrera doan izango da. Horrez gain, bisita gidatuak eta jarduera osagarriak eskainiko dira edukia era guztietako jendearengana hurbiltzeko, horrela, Gipuzkoako identitatearen inguruko gogoeta eta elkarrizketa sustatuz.
Erakusketa larunbatetan eta igandeetan egongo da zabalik, 11:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. Dena dela, ordutegi horretatik kanpo bisitatu nahiko luketen taldeek edo pertsonek eskaera egin dezakete Altzoko Udalaren webgunearen bidez.
PARTE HARTZEN DUTEN ARTISTAK
Elena Arrese, Elena Cajaraville, Natalia Cambronero Nieto, Maria Jesús Cueto, Nisa Goiburu, Antton Mendizabal, Ángel Navas, Julia Otxoa, Ramón Ruiz Cabestany, Iñaki Ruiz de Egino, Ricardo Ugarte Zubiarrain, Iker Valle eta Pablo Zuriarrain.
Txotx udan!
Sagardo freskoa udan
Txotx-a irekita aurkituko duzue Adunako Aburuza sagardotegian.
Bertan, sagastietatik ibilalditxo bat egiteko aukera duzu eta baita bisita gidatuak egiteko aukera ere, upategia gertutik ezagutzeko.
Hain ezaguna den gastronomiaren jatorria ezagutu nahi baduzu, ekoizleak bisitatzea izango da zure bidaian sartu beharko duzun planetako bat.
Natura eta Aire Zabaleko Jarduerak
Naturazaleentzat, Tolosaldeak hainbat aukera eskaintzen ditu. Bidezidorretako ibilaldi leunetatik hasi eta Aralar Parke Naturaleko edo Hernio mendiguneko mendi-ibilbide desafiatzaileetaraino, maila guztietarako zerbait dago, baita guztiontzat irisgarria den pasealeku bat ere. Mendiko paisaiek Euskal Herriaren esentzia atzematen duten ikuspegi panoramikoak eskaintzen dituzte, haran, ibai eta herriekin.
URMUGA
Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen gailur bat dago, urak Kantauri itsasorantz eta Mediterraneorantz banatzen dituena. Lerro zoragarri eta zabal horrek, uren banalerroak, Urmuga du izena.
Gure imajinario kolektiboan, mugek banatu, bereizi, urrundu egiten dute, baina Urmuga ekimenak irudi hori ezabatu eta berri bat sortu nahi du.
Oso tresna sinpleak eta zaharrak ditugu: musika eta mendiarekiko maitasuna. Urmugak mendebaldetik ekialdera josten du Euskal Herria, iparraldetik hegoaldera.
Goitik behera, ibaiz ibai, zuhaitzez zuhaitz, joskera luzea osatzen du Urmugak, bai gure geografian, bai herri gisa dugun izaeran.
Herrietako jaiak
Udak jai herrikoiak, musika tradizionala, erromeria, folklorea eta herri kirolak dakartza, eta horiek dira Tolosaldeko ia herri guztietan jaietan aurkituko dituzuen gauzetako batzuk. Gertaeren agenda osoa webgune honetako agendan aurki dezakezu.
Bestelako ekitaldi interesgarriak
Turismo bulegoa zabalik
Uztaila eta abuztuan ordutegi zabala izango du turismo bulegoak:
- Egunero 10:00-14:30 / 15:30-19:00
Kontsulta eta aholkularitza zerbitzua, bisita gidatuen erreserbak, inguruko turismo informazioa biltzen duten eskuorriak… laguntzeko gaude!
Lotutako artikuluak
IKUSI GUZTIA
Turista maitea
Zelatungo Erromeriak: Euskal erromeri tradizionalaren plaza Hernio magalean
Alkiza, Asteasu, Bidania-Goiatz, Tolosa