Gabonak - Sin categoría
Gabonak Tolosaldean
Gozatu gabonez Tolosaldean, esan agur urte zaharrari Gipuzkoaren bihotzean.
Euskal Herrian, mahai inguruan ospatu ohi dira gabonak, baita Tolosaldean ere. Baina jan edanaz gain, ipuin eta kondairen garaia ere bada. Olentzero eta Mari Domingiren magiak zipriztintzen duena eta gabon gaueko uraren berritzeko indarrak biziberritzen duena.
EGUN BEREZIAK
Abenduaren 24a. Gabon gaua
Jantzi tradizionalak soinean, etxez-etxe lagun taldeak eta batez ere haurrak ikusiko dituzue gabon kantak abesten. Oro har, jendea afaltzeko biltzen da eta Tolosaldeko herri askotan, arratsaldearen amaieran, Olentzero etortzen da.
Abenduaren 25a. Eguberri eguna
Eguna Olentzerok utzitako oparien ilusioarekin hasten da eta bazkaltzeko biltzen gara.
Abenduaren 31. Urtezahar gaua
Afaltzeko elkartu eta urte berriari hasiera emateko 12 mahats jan ohi dira, hamabietako kanpai-hotsekin batera.
Urtarrilaren 1a. Urte berria
Euskaldun askok urtea mendian hasteko ohitura dugu, Uzturre, Txindoki, Hernio… eta eguerdian bazkaria.
Urtarrilaren 5a, Errege bezpera
Udalerri askotan, Erregeen kabalgata egiten da.
Urtarrilaren 6a. Errege Eguna
Opariak ireki eta ohiko erregetako roskoia jaten da.
Zein da Olentzero?
Herrialde gehienek dute pertsonaia mitologikoren bat Gabonak zoriontzeko eta Urte Berria iragartzeko. Papa Noël, Santa Claus, Errege Magoak eta San Nikolas, beste askoren artean.
Olentzerok, jatorriz, harreman zuzena du suarekin. Neguko solstizioko pertsonaia da. Olentzero ikazkina da. Zaharra erretzen duen sua, indarberritzearen irudikapena.
Batzuek diote Olentzero haurra zela basoan utzi zutela eta Amalurrek hartu zuela.
Beste batzuek diotenez, azken jentila da (tamaina eta indar handiko gizon gisa irudikatzen den euskal mitologiako pertsonaia), Kixmi (Jesus) jaiotzean, mendietatik albistea ematera jaitsi zen jentila.
Non eta zer jan gabonetan?
Egun bereziak gure jatetxeetan
Tolosaldeak abenduaren 24ko eta 31ko afariak etxean egiteko ohiturari eusten dio, eta jatetxe gehienak itxita egongo dira egun horietan, baita abenduak 25 eta urtarrilaren 1eko bazkarietan.
Hori bai, tabernak irekita topatuko dituzue kasu gehienetan 24 eta 31 afalordurarte eta 25 eta 1ean bazkalordurarte.
Baina beste egun berezietan, badira zuentzat otordu goxoak prestatuko dituztenak eta baita postrerako gutixiak salduko dizkizuetenak ere.
Abenduak 24
- Alkizako ostatua. Alkiza (Bazkaria)
- Ikatza taberna. Tolosa (Bazkaria)
Abenduak 25
- Hernialdeko ostatua. Hernialde (Bazkaria)
Abenduak 31
- Alkizako ostatua. Alkiza (Bazkaria)
- Ikatza taberna. Tolosa (Bazkaria)
Urtarrilak 1
- Hernialdeko ostatua. Hernialde
- Iturri ondo. Asteasu
Urtarrilak 6
- Orexako ostatua (10:00-21:00)
- Zirta. Larraul
- Casa Julian. Tolosa.
- Altzoko Ostatua. Altzo
- Eguzkitza sagardotegia Tolosa (bazkaria).
- Hernialdeko ostatua. Hernialde (Bazkaria)
- Iturri ondo. Asteasu
- Albizturgo ostatua. Albiztur
- Alkizako ostatua. Alkiza
Non erosi errege roskoi eta artisau turroiak?
Abenduak 25 eta Urtarrilak 1 itxita egongo dira, Urtarrilak 6 goizez irekita.
Erosketak Tolosaldean
Gabonetako opariak, kutixiak eta behar duzun guztia aurkituko duzu gurean.
Gabonetako mahaia ere Tolosaldeko produktuez jantzi nahi duzu?
Lotutako artikuluak
IKUSI GUZTIA
Uda Tolosaldean
Abaltzisketa, Aduna, Alkiza, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Bidania-Goiatz, Ibarra, Larraul, Tolosa, Tolosaldea
Chillidaren aztarna Tolosaldean