Share current page
Sin categoría

Turista maitea

Helmuga turistiko bat ez da mapa batean jartzen den txintxeta bat edo sare sozialetan argitaratzen den post bat.

“Lurralde bat da, kultura bat, ekosistema bat…

Gizarte gisa sortzen ari garen eredu turistikoaren aldaketak nabari dituen izaki bizidun bat da. Turista eta herritar gisa hartzen ditugun erabakiak garrantzia dute.

Gaur turismoa egin eta sortzeko darabilgun ereduak ahalbidetuko digu turismoa egin eta sortzen jarraitzea bihar ere. Eta etzi.

Etorriko direnei utziko diegun jasangarritasun eta etika ondarea da.

Ongi etorri! “

 

Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan (Turismoaren Mundu Erakundea) eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak.

1. Zure eskubideak ezagutu

Zerbitzu eta produktu turistikoen erabiltzaileen eskubideak xedatzen ditu EUSKADIn indarrean dagoen Turismoaren Legeak. Eskubide horien artean hauek nabarmentzen dira:

  • Eskaintzen zaizkien produktu eta zerbitzuen ezaugarri eta prezioei buruzko informazio osoa eta benetakoa jasotzea aldez aurretik.
  • Iragarritako eta eskainitako ezaugarriekin bat etortzea jasotako ondasuna edo zerbitzua.
  • Produktu edo zerbitzu turistikoagatik ordaindutako prezioa adierazten duen faktura edo ordainagiria jasotzea.
  • Tratu egokia jasotzea, eta jendearentzat irekita dauden establezimendu guztietan sartzeko aukera izatea.
  • Kexak, erreklamazioak eta salaketak egin ahal izatea, eta erreklamazio-orria doan jasotzea.

Tolosako Alde Zaharra

2. Sustatu tokiko garapena

Ahal dela, kontsumitu tokiko produktuak. Bertako gastronomiaz, kulturaz eta artisautzaz gozatzeaz gain, ingurua babestu eta garapen jasangarriaren alde egingo duzu eta kalitateko enplegua sortzen lagunduko. Kontratatu EUSKADIko baliabide turistikoak ondo ezagutzen dituzten tokiko gidariak.

Errespetatu merkatari eta artisauen bizimodua, eta ordain iezaiezu bidezko prezioa jaso dituzun produktu eta zerbitzuengatik. Ez erosi produktu eta artikulu faltsuturik, ezta nazioko zein nazioarteko araudiek debekatzen dituztenik ere.

Tolosako azoka

3. Langileei egoki tratatzea sustatu

Tratatu errespetuz bisitaldian zerbitzuak ematen dizkizuten pertsona guztiak. Eta, gogoratu, kexak edo erreklamazioak egiteko eskubidea erabil dezakezu zerbitzuren batek ez baditu betetzen zure igurikimenak.

Tolosako Azoka

4. Errespetatu aniztasuna

Lagundu genero, jatorri, erlijio, sexu-orientazio, egoera ekonomiko edo bestelako arrazoirengatik pertsonen integrazioa mugatzen duten hesiak kentzen; ekidin hizkuntza sexista eta adierazpen iraingarriak.

Bermatu irisgarritasun eta komunikaziobeharrak dituzten pertsonen aukera berdintasuna eta erraz iezaiezu sarbidea; errespetatu pertsona horientzako guneak edo zerbitzuak.

Larraitz-Abaltzisketa ibilbide irisgarria

5. Gozatu tokiko kulturaz

Nortasun handiko hiri, herri, kale eta plazak biltzen ditu EUSKADIk. Gure kulturaren adierazgarri dira tokiko jaiak, musika, pintura, arkitektura eta folklorea, besteren artean.

Imagen Blog

6. Lagundu ondarea mantentzen

Lagundu erakargarritasun turistikoak kontserbatzen, eta errespetatu haiek babestu eta kontserbatzeko diseinatu diren arauak eta sarbideak. Zaindu ondarearen balio unibertsalak eta saihestu ondarearen biziraupena arriskuan jar dezaketen eragin negatiboak.

Amezketa San Bartolome eliza argizaiolak

7. Lagundu ingurumena zaintzen

Murriztu ingurumeninpaktua eta zaindu naturaren baliabideak, batez ere basoak eta hezeguneak. Errespetatu basoko bizitza eta bertako habitat naturala.

Murriztu ur, energía etaontzien kontsumoa eta kudeatu hondakinak modu arduratsuan, zaborrik utzi gabe eta bilketa selektiborako edukiontziak erabilita.

Ez sartu espezie inbaditzailerik eta ez hartu babestutako flora eta fauna, ezta espezie horietatik eratorritako produkturik ere. Ez atera materialik interesekoak diren eraketa geologikoetatik.

Arritzaga

8. Aukeratu produktu eta zerbitzu jasangarriak

Aukeratu jasangarritasunaren alde lan egiten duten ostatu, jatetxe eta turismo-enpresak, birziklatzeko eta ura zein energia aurrezteko aukerak kontuan hartzen dituztenak eta tokiko komunitatea, ondare naturala eta kulturala errespetatzen dituztenak; baloratu positiboki Kontsumoko Sistema Arbitralari atxikita daudenak.

Imagen Blog

9. Erabili garraio jasangarria

Ahal dela, erabili garraio publikoa joanetorrietarako (autobusa, trena, tranbia, etab.) Horrela, isuriak murrizten eta hiriak kolapsatzea ekiditen lagunduko duzu, eta, gainera, denbora eta dirua aurreztuko dituzu.

Egin joan-etorriak oinez edo alokatu bizikletak, esperientzia modu osasungarrian bizi dezazun.

Anoeta

10. Izan zaitez turista arduratsua

Errespetuz tratatu jendea, haien duintasuna gordez, berdinetik berdinera. Eman bisitatzen dituzun baliabide turistikoen edertasunaren eta ezaugarri interesgarrien berri. Horrela, EUSKADIko garapen turistikoa ez ezik, tokiko ekonomia eta kultura ere sustatzen baitira.

Baliabide naturalak, kulturalak eta ondarea mugatuak dira; beraz, babestu eta zaindu behar ditugu, EUSKADIko Turismoa jasangarria izan dadin.

Aburuza Sagardotegia

Lehen hitza euskaraz

  • Ongi etorri
  • Kaixo
  • Agur
  • Egunon
  • Arratsaldeon
  • Gabon
  • Mesedez
  • Eskerrik asko
  • Ez horregatik
  • Bai
  • Ez
  • Barkatu

etikoa blanco

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Tolosako Inauteriak

Tolosa

Hernioko atea. Alkiza eta Asteasu

Euskararen arnasgunea