Share current page
Alkiza
Gastronomia - Sin categoría

Alkizako Ostatua, betiko zaporeak

Herriko bizitzaren erdigunea da Alkizako Herri Ostatua.

Kalitatezko eta bertako produktua lehenetsiz, teknika berritzaileak erabiliz prestatzen dituzte eskaintzen dituzten platerak.

Betiko zaporeak lantzen dituzte, sasoiekin batera aldatzen diren karta eta menuan jasotzen dituztenak.

Imagen Blog

Betiko zaporeak

Tximiniadun jangela goxoan, lehengo zaporeak dastatzeko aukera eskaintzen diote bisitariari. Zapore ezagunak baliatzen dituzte, eta ondo zainduta, mahai gainera ekartzen dituzte.

Imagen Blog

Hasteko, adibidez, patata pure fineko oinarri gainean jartzen dituzte onddo salteatuak, sasoia denean inguruko mendietan jasotakoak. Tenperatura baxuan egindako arrautza gehitzen diote, eta birrindutako foie puska bat ere bai, azken unean.

Osagai klasikoei buelta bat ematea da helburua. Eta filosofia horri jarraiki egiten dute, adibidez, txerri saiheskia. Tenpera baxuan egosten dute, eta gero, ziapea eta soja saltsa gehitzen dizkiote.

Imagen Blog
Imagen Blog

Bisitatu Alkizako Ostatua

Ondo zaindutako errezeten bidez eta zertzelada berriekin, betiko sukaldaritzaz gozatzeko tokia sortu dute.

Telefonoa 943 69 18 36
San Martin plaza z/g
20494 Alkiza, Gipuzkoa

Imagen Blog

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Aste Santua Tolosaldean: bizipen paregabeak ingurune ahaztezin batean

Alkiza, Hernialde, Tolosa

Familian egiteko ibilbideak

Altzoko Ostatua, babarrun jana eta txerrikumea

Altzo