Share current page

Non eta zer gosaldu Tolosaldean

Eguna ondo hasteko hamaika modu

Puntako gozotegien gutiziak; gosari konpletoak eskaintzen dituzten tabernak; pintxo eta mokadu gozo, gazi eta, bereziki, goxoak; mendi buelta baten ondoren, indarrak berreskuratzeko hamaiketako tradizionalak. Bada zer eta non aukeratu.

Gosari konpletoak

Nahieran osatutako gosariak eskaintzen ditu Fronton-ek. Edari bat –kafe edo tea–, gozo bat –bizkotxo edo opilen bat–, gazi bat –tomate edo guakamole tosta bat, tortilla pintxoren bat, etab.– eta fruta, jogur edo zukuren bat. Egin aukeraketa eta gozatu.

Informazio gehiago

Gozotegiak

Kafe autentiko edo etxeko txokolate bero bat, eta gozo artisauak aukeran: opilak, pastelak, Teila eta Zigarrotxoak, bizkotxoak, pastak, tostada bereziak… Aukera anitza da. Eceizaren bi gozotegiak eta Rafa Gorrotxategiren obradoreko kafetegia gomendatzen dizkizugu.

Gozotegiak ikusi

Pintxoak

Kafetxoren batekin, bada gazia gosaltzea nahiago duenik. Patata tortilla pintxoak, askotariko osagaiekin osatutako tosta bereziak, urdaiazpiko pintxoak… Xare, Orbela edo Karela dira, besteak beste, gisa honetako gosariak egiteko leku aproposak.

Pintxo tabernak ikusi

Hamaiketakoak landa-eremuko ostatuetan

Landa-eremuko ostatu askotan hamaiketako tradizionalak eskaintzen dituzte: salda beroa, haragi egosia eta txorizo egosia edo txistorra. Hori guztia, sagardo botila batekin lagunduta. Bada aukera gehiago: arrautza frijitu parea urdaiazpikoarekin. Hamaiketako ezin hobeak dira mendi buelta baten ondoren indarrak hartzeko! Taberna askok ‘Salda badago’ kartela izaten dute barran: leku horietan topatuko dituzu gisa honetako hamaiketakoak.

Lotokietako gosari esklusibo eta bereziak, inguru paregabe batean

Lau gosari mota Bide-Bide hotelean

Tolosako Bide-Bide hotelaren tabernan lau gosari mota eskaintzen dituzte: etxeko gosaria, gosari kontinentala –zuku eta pintxoarekin–, gosari iberiarra –Arrautza nahasi edo urdaiazpiko iberiko tortillarekin– eta gosari ingelesa –arrautz eta hirugiharrearekin–. Bertan ostatu hartu ez arren ere joan daiteke bertara gosaltzera.

Hotela ikusi

Gosari kontinentalak hotel eta landetxeetan

Buffet libreak jantokian; terrazan eta aire-librean lasaitasunaz gozatzen duzun bitartean; edo logelako intimitatean, ohetik altxa ere egin gabe. Mimoz prestatutako gosari esklusiboenak dituzu eskura hotel eta landetxeetan.

Non lo egin