Txistorrak, odolkiak eta mondejuak
Tolosaldean ohikoa da, batik bat, udazken eta neguan, odolkiak eta mondejuak topatzea, babarrunaren garaiarekin bat eginez. Modu artisauan egindako hestebeteak topatu ahal dira leku askotan.
Odolkiak txerriaren gantza eta odola, tipula, porrua, gatza, oreganoa, perrexila eta piparra izaten du. Mondejua, aldiz, ardiaren tripaki eta gantzarekin, porruarekin, tipularekin, piperrautsarekin eta arrautzarekin egiten da. Barriola Harategian ere idi-mondejuak sortu dituzte, lehenengoz.
Txistorrari dagokionez, ohikoa izaten da, batik bat Inauterietako Ostegun Gizen egunean. Urte sasoi osoan izaten da eskuragarri. Ohiko txistorraz gain, trufarena, Ibarrako Piparrena, Txuletarena edo Baratxuri Beltzarena ere egiten dira, aniztasun handia eskainiz. Txistorra berezi horiek Ibarrako Barriola Harategian topatuko dituzu bakarrik.
Txistorrak, odolkiak eta mondejuak
iruditan
IKUSI GUZTIA
Non erosi
Txistorrak, odolkiak eta mondejuak
Barriola Harategia
Ibarra
Orexako ostatua
Orexa