Ibarrako Piparrak
Eusko Label kalitate-zigilua duen produktua da Ibarrako piparra. Era askotara eros daiteke:
Tolosako Azokan, uztailetik urrira bitarte topatu ahal izaten dira, freskoan. Ozpinetan ere saltzen dira, poteetan, babarrunekin batera jateko edo gildak egiteko, besteak beste.
Eta, azken urteotan, sortu dira piparretik eratorritako beste zenbat produktu eraldatu ere: Arane piperrautsa, pipardun txokolate beltza (Rafa Gorrotxategi), piper mousse-a, Ibarrako piparren txistorra berdea (Barriola Harategian) eta urdaitegiko produktuak…
Ibarrako Piparrak
iruditan
IKUSI GUZTIA
Non erosi
Ibarrako Piparrak
Txumitxa taberna
Ibarra
Barriola Harategia
Ibarra
Orexako ostatua
Orexa
Tolosako Azoka
Tolosa