UZTARTZA ATERPETXEA
UZTARTZA ATERPETXEA
Tolosatik 10,2km-ra
Aterpetxea Aduna herriaren erdian dago, elizaren eta frontoiaren ondoan. Lasaitasun handiko eta paisaia ikusgarriko ingurunea da, naturarekin eta landa-ingurunearekin harremanetan dauden jarduerak egiteko aproposa.
Instalazio atsegin eta moldakorra da, taldeentzat ere sortua, eta 40 pertsonentzako lekua du espazio ireki batean. Logela handiak, 22 lagunentzat, 12 edo 8 pertsonarentzat, bainugela partekatuarekin eta banakako armairuekin. 4 lagunentzako gela bat, litera eta ohe bikoitz batekin, armairu eta telebistarekin.
1999an berritutako eta aterpetxe bihurtutako baserria da. Taberna, jatetxea, jangela eta terraza ditu kanpoaldean. Jarduera anitzeko gela ere badu, TV-video, eta elbarrientzako ekipatuta dago.
Barnetegi, oporraldi, asteburu eta, oro har, talde gisa erabiltzeko aukera. Urteko egun guztietan zabalik.
Jatetxea: eguneko menua, karta, plater konbinatuak, ogitartekoak…
Komunak
Aterpetxeak komun egokitua du. Gizonentzako komuna (3 dutxa, 4 komun eta 3 konketa) eta emakumeentzako komunak (3 dutxa, 4 komun eta 3 konketa).
Armairuak
Aterpetxeko ohe bakoitzak bere takillla du. Giltzarrapoa eraman behar da, baina aterpetxean alokatzeko aukera ere badago.
Garbigailua eta lehorgailua
Uztartza aterpetxean arropa garbitzeko aukera dago. Garbigailu bat eta lehorgailu bat eskuragarri daude, bertan ostatu hartuta daunek solik erabiltzeko.
Izarak eta eskuoihalak
Takilarako giltzarrapoak erosteaz gain, izarak eta eskuoihalak 3,5 €-ko prezioan alokatzeko aukera dago.
Otros alojamientos cercanos
+ VER TODO
ZABALE
AdunaNon jan
+ VER TODO
ABURUZA
Aduna
ZABALA
Aduna