Share current page
Albiztur - Tolosa
Gastronomia - Sin categoría - Tolosako Babarruna

Tolosako babarrunen errezeta tradizionala

Jarraian, Tolosako babarrunak bere sakramentuekin nola prestatu azalduko dizugu.

8 lagunentzako osagaiak:

  • Tolosako babarrunak, 1 kg.
  • 3 litro ur
  • Oliba olioa, 5 goilarakada
  • Gatza

Sakramentuak:

  • Odolkia
  • Aza
  • Ibarrako piparrak ozpinan

Tolosako babarrunak egiteko osagaiak
Tolosako babarrunak eta odolkia
Olioa
Tolosako babarrunak egosten

Babarruna urtekoa bada, ez da beharrezkoa izango beratzen jartzea. Beraz, lehenengo pausoa babarrunak hiru litro ur hotz dituen eltze batean jartzea izango da. Olioa gehitu eta su bizian jarriko dugu irakitera iritsi arte.

Une horretan sua jaitsi, irakin leun bat mantenduz, eta hiru orduz sukaldatzen ditugu. Ura behar izanez gero, beti hotza botako dugu.

Eginak daudenean gatza gehituko dugu, irakiten utziko dugu minutu batez eta ondoren sua itzali eta bere hartan utzi salda jalkitzeko.

Aza:

Aza egosi ur askotan 8 minutuz, kolorea eta zaporea mantentzeko. Xukatu eta olia oliba apur batekin ondu.

Aza

Odolkia:

Egosi odolkia ordubetez su leunean. Mondejua, txorizoa edo txerri-saiheskia ere aukeratuz gero, berdin egin.

Odolkia

Plateraren aurkezpena

Tolosako babarrunak ontzi batean zerbitzatu. Bestalde, aza eta odolkia aurkeztu behar dira alde batetik. Beste ontzi batean, Ibarrako piparrak, ozpinduta.

Tolosako babarrunak, Ibarrako piparra, aza, odolkia eta kostila

Nun erosi Tolosako babarrunak

Babarrunak larunbatero eros daitezke Tolosako Azokan, zuzenean baserri ekoizleen eskutik. Tokiko produktuetan eta elaborazioetan espezializatutako dendak ere badaude, hala nola Barriola Harategia eta Altuna Harategia.

tolosako babarruna

Lotutako artikuluak

IKUSI GUZTIA

Aste Santua Tolosaldean: bizipen paregabeak ingurune ahaztezin batean

Alkiza, Hernialde, Tolosa

Alkizako Ostatua, betiko zaporeak

Alkiza

Altzoko Ostatua, babarrun jana eta txerrikumea

Altzo