Share current page

Orexa

Mapa Tolosa

Gipuzkoako herri txikiena

400 metro baino gehiagoko garaieran eta mendiz inguratuta ezkutatzen da herri txiki hau, Aralar mendilerroko Malloak ikusten dira bertatik. Lasaitasunaz eta naturaz gozatzeko luxua.

Orixeren eskultura

Nikolas Ormaetxea «Orixe» olerkariari eskainitako eskultura da. Bertan, bere bertsoetako bat aipatzen da: «…geroak esan beza: erri bat izan zan, edota aire emaiogun untan iraun dezan»

Santa Kruz parrokia

XVI. mendeko eliza da, barnealdea errenazentista estilokoa duena. Elizaren ondoan, Segoretxe etxean, 1850eko eguzki-erlojua dago.

Mokaduak: gazta eta esnekiak

Oihan Txiki kooperatibak ardi eta ahuntz gaztak, esnea eta mamia ekoizten ditu. Herriko jatetxean bertan dastatu daitezkeen inguruko produktuak: Orexako Ostatua.

Baserriak

Merezi du herrian barrena bueltatxo bat ematea, harriz eta harlangaitzez egindako baserriak aurkituko baititugu, ikuspegi panoramiko zoragarriez gozatzen den bitartean.

Aralarreko panorámica Elorrigainetik

Igoera Basabeko amildegitik hasten da eta baso ederrak zeharkatzen ditu pista batetik. Goikaldean Aralar mendilerroa ikusten da parez pare.

Orexa
en imágenes

VER TODO