Share current page

Ibarra

Mapa Tolosa

Herri bat bere piperrari lotua

Baratzez inguratutako herri txiki bat da, gehienbat piperra edo guindilla lantzeko erabiltzen dena. Oraindik ere antzinako baserriak mantentzen ditu, antzinako bizimodua nolakoa zen ondo erakusten dutenak.

Arane baserria

Ibarrako erdigunean dagoen XVI. mendeko baserri eder honek jatorrizko itxura mantentzen du. Nola ez, baserriko jarduera nagusia piparraren ekoizpenean zentratzen da, kalitate handiko piperrauts bat egiten dutelarik.

San Bartolome eliza

Udaletxeko plazan dago 1550 eta 1587 artean eraikitako eliza hau. Gotiko-errenazentista estilokoa da, eta 1780an eraikitako kanpandorrea nabarmentzen da bertan. Plazan Txontxo etxea ere badago, XVII. mendeko euskal eraikinen ezaugarriak erakusten dituena.

Izaskungo ermita

XIV.mendeko ermita hau, izen bereko auzo ederrean dago, Uzturre mendiaren magalean. Tolosa eta Ibarraren arteko auzien arrazoia izan zen leku hau. Bertan bista ederrak topatzeaz gain, bi jatetxe etan atsedenleku bat ere aurkituko dituzu.

Antzinako garbitokia

Ibarrako leku sinbolikoenetako bat. Antzinako aska baten zimenduen gainean eraiki zen, bertan biltzen ziren latsariak.

Azkue eta Etxezarreta baserriak

Azkue, jatorriz XVI. mendekoa, Ibarrako baserririk zaharrenetakoa da. Gaur egungo fisionomia XVIII. mendean hartu zuen, fatxada triangeluar batekin, non armarri barroko bat eta eguzki-erloju handi bat nabarmentzen diren. Gorago, Etxezarreta baserria dago. Muino horretan sortu zen Ibarrako lehen auzoa XIII. mendean, eta han kokatu ziren lehen eliza eta hilerria ere.

Ibarra
en imágenes

VER TODO