Share current page

Hernialde

Mapa Tolosa

Terraza lasai bat Uzturreren parean

Izena Hernio menditik (1.075 m.) hartzen du, izan ere bere azpian kokatzen da. Herriaren erdigunea, Mendigain muinoan kokatua dago, txoko ezkutua da eta bertatik Uzturre mendiaren ikuspegi bikainez goza daiteke.

Udaletxea

Udaletxearen eraikuntza dotoreak harlanduz landutako fatxada eta lau arkuko arkupea ditu. Goialdean erloju mekaniko handi bat eta teilatuan kanpandorre bitxi bat nabarmentzen dira.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

XVI. mendean eraikitako tenplua da, nabe bakarrekoa eta abside poligonalekoa. Barroko estiloko ate eder bat du, atari polit batez estalia, eta kanpandorre karratu bat.

Lizar bakar

Lizarbakar, Herniozabal mendiaren azpian dago, Hernialde eta Tolosako Urkizu auzoaren arteko bide erdian. Bide horren zati bat harrizko galtzada zahar batetik doa. Leku baketsua da, eta bertatik Tolosa gaineko ikuspegi ederrak daude.

Interes bereziko baserriak

Olatzaga baserria Gipuzkoako probintzian eraikitzen lehenetarikoa izan zen. Han bizi izan zen Santa Cruz abadea, apaiz eta gerrillari karlista. Nabarmentzekoak dira, halaber, armarri eder bat mantentzen duen Anotzaga eta Urdanbilelus baserriak.

Aizkoate koba

Udalerriaren goiko aldean dago. 1917an aurkitu zuten eta 150 metroko sakonera du. Bi galeriatan banatuta dago, eta hainbat tximinia ateratzen dira bertatik. Barruan, Donostiako San Telmo Museoan ikus daitekeen harri leunduzko aizkora bat aurkitu zen. Lurpeko laku bat ezkutatzen omen du, inguruan dagoen izen bereko iturria urez elikatzen duena.

Hernialde
en imágenes

VER TODO